Eu

Uraren Euskal Agentziak informazio eta kontsulta publikora zabaltzen ditu Kantauri Ekialdeko Demarkazioko Hidrografikoko Plan Hidrologiko berriaren hasierako dokumentuak (EAEko Barneko Arroen eremuan)

2018.eko urriak 22

Uraren Euskal Agentziak informazio eta kontsulta publikora zabaltzen ditu, urriaren 20an hasita 6 hilabetez, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Espainiako zatiako hidrologia-plangintzaren hirugarren zikloko berrikuspen prozesuari dagozkion hasierako dokumentuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Barneko Arroen eremuan)

Indarrean dagoen Kantauriko Ekialdeko Demarkazioaren Plan Hidrologikoa Urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren bitartez onartu zen. Ondoren, Uraren Esparru Zuzentaraua (UEZ) zehazten duenari jarraiki, 6 seiurteko irizpidea jarraituz berrikusi egin behar da, 2021 amaitu baino lehen.

Hidrologia-plangintzaren aldizkako eguneratzea, UEZk ezarrita, helburua du uren egoera ona lortzeko orain arte hartutako neurrien etengabeko moldaketa eta segidako berrikuspenen bitartez ingurumen-helburuak betetzeko egon daitezkeen desdoikuntzak zuzentzen joatea.

Hasierako agiriak, hots Programa, Egutegia, Demarkazio Hidrografikoaren Azterlan Orokorra eta Kontsulta-formulak, Demarkazio Hidrografikoko Plan Hidrologiko berria lantzeko aurreneko etapa osatzen dute. Agiriak era bateratuan prestatu dituzte Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak, demarkazio hidrografiko horretako administrazio hidraulikoak diren heinean, bakoitzak bere eskumenen arloan dagokion informazioa eskainiz. Agiri horien helburu nagusia da orain hasten den berrikuspen prozesu horren barruan hurrengo urratsak diren Gai Nagusien Eskema eta Plan Hidrologiko beraren oinarriak ezartzea.

  • Programa eta Egutegia: Plangintza-ziklo berriaren lan-programa eta prozesuan zehar jarduerak garatzeko kronograma zehazten dira
  • Demarkazio Hidrografikoaren Azterlan Orokorra: Azterlan horretan biltzen dira demarkazioaren deskribapen bat; giza-jarduerak uren egoeran dituen ondorioei buruzko analisi bat ,hala azaleko uretan nola lurpeko uretan; eta uraren erabileraren inguruko analisi ekonomiko bat.
  • Kontsulta-formulak eta Parte-hartze Publikorako Proiektua: xede dute hidrologia plangintza berrikusteko prozesuan hartuko diren kontsulta neurriak zehaztea

Kontsulta prozesua honako hauek aintzat hartuta egiten da: herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 7.2 artikulua eta Uren Legearen testu bategineko hamabigarren xedapen gehigarrian eta hidrologia-plangintzaren Erregelamenduko 77. Artikulua. Prozedura horren bitartez herritarrek eskuragarri izango dituzte Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Espainiako zatiko hidrologia-plangintzaren berrikuspenari hasiera ematen dioten agiriak.

Aipatutako dokumentuak Kantauriko Konfederazio Hidrografikoarenaren zein Uraren Euskal Agentziaren web-orrian kontsultatu ahal izango dira.

http://www.uragentzia.euskadi.eus/u81-0003336/eu/contenidos/informacion/documentos_iniciales_2021_2027/eu_def/index.shtml

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @uraEJGV
    2018.eko urriak 22

    Comentario de Twitter:
    Plangintzaren hirugarren zikloaren Hasierako Dokumentuen Kontsulta publikoa eta eguneratzea https://t.co/xe2mnppNz0https://t.co/WPnqlHvXi6

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak