Eu

Eusko Jaurlaritzak 23.000 euroko diru-laguntza onartu du Hizkuntzen Kudeaketa eta Kudeaketa Aurreratua programa garatzeko, Euskaliten bitartez (Gobernu Bilera 2018-10-30)

2018.eko urriak 30

Proiektu honen helburua da euskara teknikariek kudeaketa aurreratuaren tresnetan duten gaitasuna hobetzea

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 23.000 euroko diru-laguntza onartu du, bere gaurko saioan, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioarentzat, Hizkuntzen Kudeaketa eta Kudeaketa Aurreratua programa gara dezan. Proiektu honen helburua da euskara teknikariek kudeaketa aurreratuaren tresnetan duten gaitasuna hobetzea eta, era berean, lantzea nola integratu daitekeen hizkuntzen kudeaketa kudeaketa-sistemaren barruan.

Egitasmo honetan parte hartuko dute entitate publiko zein pribatuetako euskara-teknikariek eta kudeaketa aurreratuan lan egiten ari diren langileak. Frogatuta dago hizkuntzen kudeaketa eraginkorra izango bada, erakundearen kudeaketa-sisteman integratu beharra dagoela eta kudeaketa integratua giza- eta diru-baliabideak optimizatzeko modua dela. Hori dela-eta, Hizkuntzen Kudeaketa eta Kudeaketa Aurreratua programak euskara teknikarien ezagutza trebatuko du kudeaketa aurreratuarekin zerikusia duten gaietan, hizkuntzen kudeaketaren lehiakortasuna eta profesionaltasuna sustatuz.

Euskalit 1997an sortu zen EAEko enpresetan kalitatean oinarritutako kudeaketa-sistema sustatzeko eta Euskadi kudeaketa aurreratuan erreferente bilakatzeko helburuekin. Fundazio gisa elkartutako erakunde taldea da eta, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, erakundeetan kudeaketa aurreratuko elementuen erabilera sustatzen du, Euskadiren lehiakortasun eta garapen iraunkorrari lagunduz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko