Berriak Lehendakaritza
Eu

2010eko aurrekontuak euskal ekonomia berriaren oinarriak dira

2009.eko urriak 26

Lópezek alderdi politikoei erantzukizuna eskatu die, krisia gainditzeko akordio honekin bat egin dezaten

Patxi López lehendakariak ulertzen du PPrekin lortutako akordio honek soberan erakusten duela PP lehentasunezko kidea dela eta Euskadin aldaketa politikoa posible izan dadin bien artean sinatutako akordioaren sendotasuna berresten duela.

"Herrialde baten aurrekontuak". Horrela definitu zituen Patxi López lehendakariak 2010. urterako Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak egiteko Eusko Jaurlaritzak diseinatutako kontuak. Lópezek proposamena "orekatua" eta "arduratsua" zela esan zuen, izan ere, "euskal ekonomia berriaren oinarriak jartzen ditu, krisiaren ondorengo Euskadi bat gogoan izanik". "Horregatik guztiagatik, aurrekontu soilak dira, gure industria eta enpresa ehundura babesten dutenak, eduki sozial handikoak eta pertsonen aldeko apustua egiten dutenak", adierazi zuen.
López arratsaldean bildu zen Lehendakaritzan Euskadiko PPren presidente den Antonio Basagoitirekin, Eusko Jaurlaritzari 2010eko aurrekontuak onartzea ahalbidetuko dion akordioa ixteko. Komunikabideen aurrean egindako agerraldi batean, Euskadiko Alderdi Popularrak eta bere presidente Antonio Basagoitik erakutsitako "elkarrizketarako ahalegina eta erantzukizuna" eskertu nahi izan zituen, "herrialde zentzu" batekin jardun dutelako. Horrez gain, lehendakariak adierazi zuen akordioak "soberan erakusten duela Alderdi Popularra lehentasunezko kidea dela" eta "alderdi honekin, Euskadin aldaketa politikoa posible izan zedin sinatu genuen akordioaren sendotasuna" berresten duela.

Lehendakariak gainerako euskal alderdiei luzatu zien akordioarekin bat egiteko gonbita eta "erantzukizuna" eskatu zien, posible izan dadin krisi ekonomikoari aurre egitea eta "gure langileei, gure enpresariei, gure ekintzaileei, gure gazteei eta oro har euskal herritar guztiei konfiantza, lasaitasun eta baikortasun" mezu bat eskaintzea, ziurtatu zuen. "Akordio honek ez dizkio inori ateak ixten, baizik eta ireki egiten ditu alderdi politiko guztientzat", adierazi zuen Lópezek.

Aldi berean, Euskadiko erakunde publiko guztien aurrekontuak onartzea errazteko proposamena berretsi zuen, krisiaren "erronkei, herrialde moduan, modu eraginkorrean erantzuteko".

Pertsonen aldeko apustua2010erako kontuak 4 jarduera-ardatzen gainean diseinatuta daude: euskal gizarteko talderik ahulenetan krisiaren ondorioak arintzea; gure ekoizpen sistema mantentzeko eta hobetzeko estrategia bat sustatzea, ekonomikoki indarberritzeko ere balio duena; garapen ekonomiko iraunkor bat ahalbidetzen duten baldintzak sortzen hastea eta aurrekontuen egonkortasuna krisi fiskal bizi baten egoeran mantentzea.

Horrela, datorren urtean Gasteizko Gobernuak 10.315 milioi euro izango ditu, aurreko Gobernuaren urtarrileko aurrekontuak baino % 1,6 gutxiago, eta horrek, Lópezen esanetan, bere Gobernuak "gastuak murriztu eta doitzeko egin duen ahalegin handia" islatzen du. "Oparotasunetik sortutako aurrekontu batetik krisira doan aurrekontu bat da, non baliabide gutxiago dauden eta lehentasunak bestelakoak diren", adierazi zuen.

Lópezek nabarmendu zuen aurrekontuaren % 75 gastu sozialera bideratuta dagoela eta horrek esan nahi duela "herritarra Gobernuaren ekintzaren erdian dagoela", enplegua sortzea eta mantentzea sustatzen delako.
Azkenik, Lópezek aurrekontu hauetan islatutako beste ahalegin batzuk aipatu zituen, esaterako "berrikuntzaren eta gure enpresen eskoratzearen aldeko apustua" eta "berrikuntzan oinarritutako ekoizpen eredu berriaren sendotzea, I+G+b laguntzak areagotuz".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria