Berriak Lehendakaritza
Eu

Enpresetan lehiakortasuna irabazteko gazteria prestatzeak eta haiek lan-munduratzen laguntzeak duten garrantzia azpimarratu du Lehendakariak

2018.eko azaroak 28
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Confebaskek antolatutako Gazteria, Euskadiko enpresak eta LH: 25 urteko konpromisoa” jardunaldia itxi du Lehendakariak.
  • Enpresek gazteengan jarritako konfiantza mantentzeko eskatu die Iñigo Urkulluk enpresei, gazteek ekarpen handia egin dezaketelako berrikuntzan, internazionalizazioan eta lehiakortasunean

Confebaskek antolatutako Gazteria, Euskadiko enpresak eta LH: 25 urteko konpromisoa” jardunaldia itxi du Iñigo Urkullu Lehendakariak. Bertan parte hartu dute Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek. Bilboko Euskalduna jauregian izan da ekitaldia eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia ere izan da bertan.

Ekitaldian hiru mahai-inguru hartu dira ardaztzat eta horietan landu diren gaien artean aipatzekoak dira hezkuntza eta gazteria, Euskal Enpresa eta Lanbide Heziketa, baita Zentroa/Enpresa arteko lankidetza ere. Solasaldiak amaitu ondoren, Confebaskeko presidente Roberto Larrañagak eta Iñigo Urkullu Lehendakariak esku hartu dute.

Bere jardunean, gazteria prestatzeak, haiek lan-munduratzen laguntzeak eta enpresen lehiakortasuna irabazteko lankidetzan aritzeak duten garrantzia azpimarratu du Lehendakariak. “Gazteriarekiko enpresen konpromisoa” mantentzea eta gure ahalmen, bultzada eta ilusio guztia merezi duen helburu bat lortzeko baliabideak gehitzea: gazteen enpleguan aurrera egitea”, zehaztu du.

Zentzu horretan, Lehendakariak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak eutsi egiten dio bere konpromisoari Unibertsitate, Lanbide Heziketa eta Bekar Programetan inbertitzen jarraitzeko, gazteak enpresetara hurbiltzea xede hartuta. Hala, enpresei eskatu die gazteriarekiko konfiantza mantentzeko. “Gazteriarekiko konfiantza eskatzen dut, enpresei eta gure Herrialdeari ekarpen handia egingo dietelako berrikuntzaren, internazionalizazioaren eta lehiakortasunaren alde”, adierazi du.

Gainera, Lehendakariak gogora ekarri duenez, Eusko Jaurlaritzak konpromiso bat hartu du 2020ra begira 20.000 gazteri lehenengo lan-esperientzia bat eskaintzeko. Azaldu duenez, lehenengo bi urteetan % 75 lortu da, 15.000 gazteri lehenengo aukera eman baitzaie programa hauen bitartez: Lehen Aukera; Hezkuntza-mundutik lan-mundura igarotzeko programak; Ekintzailetzan laguntzeko ekintzak; Tokiko enplegu-programak; Enplegu publikoko eskaintzak; errelebo-kontratuak edo prestakuntza/enplegu bekak.

Lehendakariak, bere aldetik, zenbait aitzindarik egindako lanaren garrantzia nabarmendu du, José María Vizcaínok eta Joaquín Ochoak, besteak beste; eta baita beste hainbat eta hainbat pertsonak ere, Lanbide Heziketa eta Enpresa Euskadiko gazteak lan-munduratzen laguntzeko programetara elkartzea ahalbidetu dutenek. “Etengabe egokitzearen adibide praktiko eta baliagarri bat da hau”, gaineratu du. Hala, eskertu egin du elkarlanean jarraitzeko jarritako ilusioa, eta ziurtatu duenez, Estrategia bat eta Ekintza Plan bat partekatuz “gai izango gara bat egiteko prestakuntza eta enplegua, eta gazteriaren lan-munduratzea eta lehiakortasuna”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak