Eu

Eusko Jaurlaritzak mahai berean bildu ditu Euskadiko taxiaren sektorea eta VTC lizentzien ordezkariak

2018.eko abenduak 17
  • Tapia sailburuak baieztatu duenez, Euskadi arau propioaren garapenean ari da lanean, bi zerbitzu ereduak modu harmonizatuan elkarrekin elkarbizi daitezen
  • Euskadik VTC ibilgailuak identifikatuko dituen eta horien kontrolean eta ikuskapenean lagunduko duen bereizgarri berria jarriko du martxan 2019ko lehen hiruhilekoan

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua izan da Euskadiko taxiaren sektorearen eta VTC lizentzien ordezkarien arteko lehenengo bileraren buru. Estatu mailan gatazkaz betetako hilabete luzeen ondoren, bi zerbitzu ereduak mahai berean eseri diren lehen aldia da, eta Euskadin egin dute. Eusko Jaurlaritzak deitu duen lanerako mahaian bi sektoreek euren konpromisoa erakutsi dute gatazka gainditzeko eta VTC lizentziak arautuko dituen eta bi aldeen eskariei erantzungo dien araudia egituratzeko.

Sailburuak gogorarazi du, aspalditik adierazten ari den bezala, “ezin dela orokortu Madrilen edo Bartzelonan taxien eta VTCen artean dagoen arazoa, ez dela Euskadin dagoen egoerarekin alderatu behar; gatazka ereduen aurrean konponbideak eskainiz; bertako taxiaren sektoreak eta VTCek heldutasuna eta begirada zabala erakutsi dituzte, eta horrek, denok batera bultzatutako neurri eraginkorrak egituratzeko aukera emango digu”.

Tapiak zehaztu duenez, Eusko Jaurlaritzatik, “Euskadin indarrean dagoen errealitateari erantzungo dion arauzko garapena egituratu nahi da, euren zerbitzua taxian edo gidaria duen ibilgailuaren errentan eskaintzen duten profesionalak ezagutuz eta horiekin lan eginez”. Topaketan, sailburuak “antzeko baldintzetan lan egitea bermatzeko borondatea erakutsi du, kontrol eta betebehar parametro berberak exigituz”, horrek “EAE barruan elkarbizitza harmonizaturako esparrua definitzeko” aukera emango duelako.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, estatuko gainerako lekuetan ikusi den bezala, bi negozioen arteko desadostasunak eta harreman falta, ez dira batere egokiak sektorearen etorkizunerako, eta erabateko lankidetza eskatu du, ordena eta egonkortasun irudia adosteko, taxien eta VTCen aldetik, erabiltzaileen artean segurtasun faltarik ez sortzeko eta, alderantziz, irudi atsegina emateko, herritarrei benetako zerbitzu publikoa emateko.

Eusko Jaurlaritzak bultzatuko duen arau berriak modu zehatzagoan zehaztu nahi du VTCen jarduera:

  • Jardueraren esparruaren eta zerbitzua emateko moduaren garapena: aurre-kontratazioa, gutxieneko ibilbideak, gehieneko tarifa, ibilgailuaren ezaugarriak, bereizgarriak.
  • Kontrola eta ikuskapena.
  • Santzioen araubidea.

VTCen araupetze integralak garraioa modu koordinatuan antolatzeko aukera emango luke; lehiakortasunetik, lurraldeko gune guztietarako irisgarritasuna hobetuz, modu orekatuan. Hori guztia, dauden azpiegituren erabilera hobetuko duten Garraio Sistema Adimentsuen (GSA-ITS) edo IKTen laguntzarekin.

AURREKARIAK EUSKADIN

  1. urtean, bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo kotxez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Euskal Legea argitaratu zen. Bertan, osorik gure Autonomia Erkidegoaren barruan eskaintzen diren zerbitzuetarako gure erkidegoaren beharren araberako erregulazio propioa eman zitzaion EAEko Taxiaren sektoreari. Eskumenak Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta Udalen artean daude banatuta.

Araudi horrek bere helburuak bete bazituen ere, azken 10 urteetan sektorea azkar aldatuz joan da, eta egokitzapena behar duten zenbait arazo sortu dira. Euskadiko Garraio Agintaritzaren (EGA-ATE) Taxiaren lan taldean, sektorean ardura eragiten duten zenbait gai agertu dira: zerbitzu luzeak eurenganatzen dituzten EAEtik kanpoko profesionalen intrusismoa; VTCen hazkunde posiblea; bitartekaritza zerbitzuen online plataformek, Uberrek eta Cabifyk, adibidez, Euskadin ezartzeko izan dezaketen interesa…

Egoera horri aurre egin ahal izateko, urte hauetan sektoreak zenbait proiektu eztabaidatu eta aurkeztu ditu. Horien artean, aurkeztutako pegatina edo bereizgarria daude.

PEGATINA

Euskadik VTC ibilgailuak identifikatuko dituen eta sektorearen kontrolean eta ikuskapenean lagunduko duen bereizgarri berezia jarriko du martxan 2019ko lehen hiruhilekoan.

Foru Aldundiekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzak bereizgarriak jarriko ditu horien esku, lurralde bakoitzean dauden baimenen arabera. Horrela, administrazio eredua gainditu, eta EAE osoan jardueraren nondik norakoa bertako arautegiaren arabera egiaztatu ahal izango da.

VTC/TAXI RATIOA

Gaur egun, indarrean jarraitzen du Epaitegi Gorenaren epai bitartez berretsitako 1/30 ratioak. Autonomia Erkidegoek ezin dituzte baimen gehiago eman, guztiek ere proportzio handiagoa erakusten baitute. Gain-dimentsionamendua, 2009 eta 2013 urteen artean egindako eskariek eta Administrazio Publiko eskudunek emandako ezezkoen aurrean aurkeztu diren errekurtsoek eragin dute. Epaitegiak ematen ari diren aldeko ebazpenak ikusita, interesatuek espedienteak berriro aktibatzeko eta baimena eskatzeko aukera dute, ezarritako eskakizunak betez.

Hainbat hiriburutan, Madrilen eta Bartzelonan, adibidez, eman den baimenen hazkunde esponentzialaren ondorioz, Autonomia Erkidego horietan taxiaren sektoreak kolapsoa ezagutu du. Euskadiko egoera oso bestelakoa da, 1/23 ratioarekin. Tramitean dauden VTCak hainbat fasetan daude: batzuk epaiaren zain, beste batzuk epaia gauzatzeko aginduaren zain, beste batzuk aurkeztutako dokumentazioa aztertzeko prozesuan. Datuak honela banakatzen dira, lurraldez-lurralde.

 

TAXI kop.

VTC kop.

TRAMITEAN DAGOEN VTC kop.

BIZKAIA

1238

39

120 tramitean

46 epaiaren zain

ARABA

240

30

95 tramitean

3 epaiaren zain

GIPUZKOA

659

26

0

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Taxi sektorearen ordezkariekin (Federación Vasca del Taxi, Borja Musons; AGITAX, Emilio Fernandez; ATALAX, Rubén Edeso) eta VTC gidaridun ibilgailuen lizentzien (AUTOS ELADIO, Manuel Corral; VALLINA, Josean Arróspide eta SERCOLUX, Jaime Arriaga)