Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Prentsa Komunikatua.

2009.eko azaroak 25

Gipuzkoako Elkarguneen elkarteko hainbat kidek Eusko Legebiltzarreko Lan, Gizarte Politika eta Berdintasun Batzordean gaur goizean izan duten agerraldia eta egin dituzten adierazpak direla-eta, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak ondokoa adierazi nahi du:

 

1- Elkarguneak arautzen dituen dekretua eta Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea (2008ko abenduan onartutakoa) indarrean sartzearen ondorioz, elkarguneak Eusko Jaurlaritzaren ekintza zuzeneko zerbitzuak izatera igaro dira. Hau da, 2010eko urtarriletik aurrera Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu titulartasun publikoko elkarguneak, eta Gipuzkoan bat irekiko du, Donostian, han ez baitzegoen elkargunerik orain arte.

2- Orain arte Gipuzkoan titulartasun pribatuko bi elkargune zeuden (Irunen eta Donostian), elkarte pribatu batek kudeatuta. Legeak ez ditu titulartasun pribatuko elkarguneak galarazten. Horrek esan nahi du egungo elkarguneek, Kidetza elkarteak kudeatutakoek, modu pribatuan jarraitu ahal izango dutela lanean, elkarteak hala erabakitzen badu, hark baitauka elkarguneen funtzionamenduaren ardura.

3- Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak ez ditu Gipuzkoako elkarguneak itxi; izan ere, pribatuak dira, eta orain arte eragile desberdinen diru-laguntzekin lan egin dute. Arlo hori berrantolatu baino ez du egin, eta zerbitzuaren kalitatea eta egonkortasuna bermatu.

4- Gobernuak elkargune bat irekiko du Donostian, eta Portugaleteko (udalarena) Bilboko (Bizkaiko Aldundiarena) eta Gasteizko (udalarena) elkarguneak bere gain hartuko ditu. Horiek guztiak egun kudeatzen dituzten erakundeekiko kudeaketa-mandatu baten bitartez hartuko ditu bere gain. Une hauetan egiten ari den Gizarte Zerbitzuen Maparen arabera erabakiko da elkarguneen behin betiko banaketa. Donostiako elkargunearen kasuan, Sailak lehiaketa publikoa egingo du hori abian jartzeko. Kidetza elkarteak lehiaketa horretan parte hartu ahal izango du, egokia irizten badio, kaudimen tekniko eta profesionaleko baldintzak betetzen dituzten beste enpresa edo elkarte guztiak bezala.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan