Berriak Segurtasuna
Eu

Ekintzako danborradak eta Donostiako Ertzain-etxeak 25 urte bete dituzte

2019.eko urtarrilak 21

2019ko urtarrilak 21

Aurreko urteetan bezala, Antiguoko Ertzain-etxearen aurrean jo zuten

Ekintza ikastolako danborradak urteroko hitzordua izan zuen Antiguoko Ertzain-etxearekin Sarriegiren martxa interpretatzeko. Aurtengoa hitzordu berezia izan da, ikastetxeak eta Ertzain-etxeak aurten betetzen baitituzte 25 urte.

 

Donostiako Ekintza ikastolako danborradak orain dela 25 urtetik jo du urtero urtarrilaren 20an Sarriegiren martxa Donostiako Ertzain-etxearen aurrean. Aurten ere, Ekintzako danborradari Ertzain-etxeko nagusiak, Patxi Ardanazek, egin zion harrera, bai eta gau berezi horretan bertan lanean ari ziren agenteek eta agintariek ere.

Bestalde, datorren urtarrilaren 25ean beteko ditu Ertzaintzak Donostian hedatu zeneko 25. urteurrena. Donostiako Ertzain-etxea Ondarretan instalatu zenetik, Ekintza ikastolak zintzo bete du bere hitzordua, eta urtero interpretatu ditu bere partiturak San Sebastian eguneko iluntzeko zortzietan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak