Eu

Ekoetxea Urdaibaik marka berria lortu du, 2018an 60 milatik gora bisitarirekin

2019.eko otsailak 02
  • 2018an, 60.409 pertsonek bisitatu zuten Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatutako ingurugiro zentrua, joan den urtean baino %12 gehiago.

  • Ekintza ezberdinetan parte hartu duten bisitariek oso positiboki baloratu dute beraien esperientzia

Ekoetxea Urdaibai ingurumen interpretazio zentroak 2018. urtean zehar,  bisitari kopururik hoberena erregistratu du, duela hamarkada bat ateak ireki zituenetik. Guztira 60.409 pertsonek bisitatu dute zentrua, 2017arekin alderatuz (53.832 bisitari jaso zituen), %12.21eko igoera suposatzen duelarik. Urtetik urtera bisitari kopurua handituz joan da, eskaintzen dituen heziketa eta esperientzia eskaintzari esker. Bere irekieratik 450.000 bisitari jaso ditu.

Urte guztian zehar hezkuntza eskaintza zabala eta jasangarritasunean oinarritutako aisialdirako ekintza ezberdinak eskaintzea izan dira marka honetara iristeko gakoa. “Zer da Biodibertsitatea” eta “Urdaibai. Biosfera Erreserba” erakusketa iraunkorrez gain, 2018an zehar aldizkako lau erakusketa ere izan dira ikusgai: “Munduko bidezidorrak” erakusketa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, bere Ekoetxeen sarea, Vitoria-Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia eta Txinbadia+ elkarlanari esker antolatua; Ignacio Ipiña margolariaren “Denboraren marea” lan bilduma; Life Lutreola Spain egitasmoaren parte den bisoi europarraren inguruko erakusketa; “Lur barnetik azaleratzen den ura” erakusketa, lurpeko uren errealitatea herritarrei hurbiltzeko helburua duena; eta gaur egun kartelean dagoen “Baso Ezin Hobea” erakusketa, Kaiko argazkilari naturalistaren argazkilana, basoetako aniztasuna erakutsi eta hauek jasaten dituzten arazoez kontzientziatzea helburu duena, gaur egungo eta ondorengo belaunaldien onurarako, berauen galera eta desagerpena geldiaraztea ahalbidetuz.

Urte guztian zehar antolatutako 350tik gora ekintza, ekitaldi ezberdin, auditorioan izandako hainbat bilera eta kongresu eta Eskola Programa Didaktikoan parte hartu duten 12.000tik gora ikasle eta 170etik gora zentruk ere zerikusi zuzena izan dute. 

Bestalde, Ekoetxea Urdaibaiko bisitarien jatorri geografikoari erreparatzen badiogu %79.76 bizkaitarrak, %4.82 gipuzkoarrak, %3.78 arabarrak, % 0.45 nafarrak, %7.13 estatukoak, %3.38 europarrak eta % 0.70  munduko beste puntu batzuetatik etorritakoak lirateke.

Errekorrarekin lotuta daude ekintzetako eta erakusketako parte-hartzaileen balorazioak (9.50-10tik). Eta Eskola Programa didaktikoari erreparatzen badiogu, 9.55-10etik, maila mantenduz.

Horrez gain, 2018an zehar hainbat lan burutu dira, Ekoetxea Urdaibaik eskaintzen dituen zerbitzuak eta erosotasuna hobetu dituztenak eta hobetuko dituztenak. Berauen artean, harreratik hurbil kokatuta dauden tailer eta ekintza ezberdinak burutzeko gelen eraberritzea aipatu behar da, zeintzuk egur eta kristala erabiliz egokitu diren. Lan hauekin hall-ean burutu beharreko egokitzapenak bukatzen dira, horrela bisitariarentzako arretaguneak, erakusketa iraunkorreko eta aldizkako erakusketetarako sarrerak, paraninfoak, tailer gelak, erabilera anitzeko gelek eta dendak bat egiten dutelarik.

Era berean, kanpoaldean ere irisgarritasuna hobetzeko lanak burutu dira, aparkalekutik datorren oinezkoen bide bat eginez. Argiztapena ere hobetu da, aurretik zeuden argiak efizientzi energetiko hobe eta kutsadura luminiko gutxiagokoez ordezkatuz.

Ekoetxea Urdaibai Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak kudeatzen du sail honi atxikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ekoetxea_eus
    2019.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    🔝 #Ekoetxea #Urdaibai-k marka berria lortu du, 2018an 60 milatik gora bisitarirekin ⏩ https://t.co/LNAr3CX94P https://t.co/DlddALKD3a

Komunikabideek behera kargatzeko