Eu

“Gurean ez dago Taxien eta VTCen arteko liskarrik eta ez egoteko lanean ari gara”.

2019.eko urtarrilak 30

“Gaurko bilera jarraipena da. Aurreko urte osoan hitz egiten egon gara.  Euskadin ez dago Madrilen eta Bartzelonan dagoen arazorik. Urte osoa daramate hizketan. Hemen VTCak hemengo enpresak dira.

Eskumen bat  eman digute  eta finkatu nahi dugu oso ondo sektore bakoitzak zer egin behar duen, nola eskatu zerbitzu bakoitza …

Badago ratio bat (1/30) gaindituta duguna (1/24) baina ez dugu baimen gehiagorik emango. Garbi dago hori. Gaurko bilera jarraipena da eta sektore osoa modernizatu nahi dugu. Hurrengo urteetan nolakoa izango den sektorea denon hausnarketa izan da. Erabiltzaileak ere egongo dira bileran.

Gurean lehen auto elektrikoak taxi munduan daude. Beraiek dute ardura nagusia. Haratago joan nahi dute. Kezka amankomuna da.

Nik uste dut beraien artean eman behar dela adostasuna;  abenduan epeak jarri ziren. (ordubeteko epea). Gure hiriak ez dira Madrid  eta Bartzelona bezalakoak. VTC –ek funtzionatzen dute, enpresako kanpoko bisitariak  datozenean VTCak kontratatzen dituzte, ematen ari dira zerbitzuak eta gure esperientzia ona izan da. Hortik abiatuta lantzen ditugu adostasunak; Jaurlaritzak landu behar ditu adostasun horiek.

Taxia zerbitzua publikoa da eta oso ondo araututa dago eta VTC-ak zerbitzu bat eman behar du. Bakoitzak bere tokia dauka. Tentuz eta pazientziaz begiratu behar da zer arautu.

Gurean ez dago liskarrik eta espero dut ez egotea. Modernizazioa eta globalizazioa ez dira ondo arautu hiri handi horietan. Hemen oso zaintza ona egin da ratioarena”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak