Berriak Herrizaingoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak neguko bide-zaintzari buruzko koordinazio-protokoloa sinatu dute

2009.eko azaroak 25

Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburuak esan duenez, “gobernu bien arteko harremanen normaltasunetik” egiten den hitzarmena da.

Hitzarmen honen helburua, administrazio bien arteko informazioa elkar-trukatzea eta hiritarrei eskaintzea da. Lurralde bien arteko errepide sarean neguko bide-zaintza hobetu nahi da.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak neguko bide-zaintzari buruzko koordinazio-protokoloa sinatu dute gaur goizean. Helburua, oinarrizko irizpideak eta jarduerak ezartzea da, mugikortasun eta neguko bide-zaintza egoeretan, Nafarroako Foru Komunitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko koordinazioari heltzen diotenak. Eta orobat, gai horri dagozkion interes komunak asetzeko lagunduko duten tresnak ezarriko dira, arrazionaltasun, eraginkortasun, garbitasun eta baliabideen ekonomiaren arabera.

Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburuaren hitzetan, protocolo honek administrazio bien arteko informazioa elkar-trukatzea suposatuko du eta beraz, beharrezkoak diren erabakiak hartu ahal izango dira, eta era berean, “hirritarei eskainiko zaien zerbitzu bat izango da”. Aresek adierazi duenez, hitzarmen hau “gobernu bien arteko harreman normalizatu baten kokatzen du”, eta “beste akordio batzuetara heltzeko bidea” dela adierazi du.

Gaur sinatutako protokoloari esker, bi erkidegoetako neguko bide-zaintza planak abian jartzeari eta eteteari buruzko informazioa elkarri eman ahal izango da.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Trafikoko Zuzendaritzaen eta Nafarroako Gobernuko Herrilanen eta Barneko Zuzendaritza Nagusien artean hartutako aurreikuspenak eta aktibatzeko edo desaktibatzeko erabakiak aldez aurretik komunikatuko dira mekanismo horiek era azkarra, arina eta seguruan martxan jartzeko.

Denbora errealean egituratuko eta emango da bi lurraldetako krisia kudeatzeko eta koordinatzeko organoen arduradunen arteko etengabeko komunikazioa, baita huaenak ere: koordinazio areto eta zentroaen arduradunak, trafikoa kudeatzeaz eta errepideak zaintzeaz arduratzen direnak, Euskal Autonomia Erkidegoko policía eta foru polizia.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejero Interior, Rodolfo Ares