Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza nekazaritza-sektoreari ´ahotsa eta partaidetza´ emateko erreforma bat burutzen ari da

2009.eko azaroak 25

Lehendakariak NPBa 2013tik harantzago, beharrezko debate bat jardunaldiaren inaugurazioan parte hartu du, bertan Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Bateratuaren etorkizuna eztabaidatu zen

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko nekazaritzari etorkizun lehiakor eta jasangarriaren erronkei bermeekin aurre egitea ahal izateko NPB berri eta indartsu bat eskatu du.

Gaur goizean Lehendakariak adierazi du, Eusko Jaurlaritza euskal-nekazaritzak Kontsultarako Kontseiluen eraketaren bitartez, sektorearen erregulazioan "ahotsa eta partaidetza" izan dezan legegintza-garapena "burutzen" ari dela.

Patxi Lopezek Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu den 'NPBa 2013tik harantzago, beharrezko debate bat' jardunaldian parte hartu du. Bertan, Autonomia exekutiboak "baserritarrek dituzten kezkei" buruz duen ardura nabarmendu du, azaldu duen moduan, Euskal Herriko nekazariek "beraien nekazaritza-ustiategien iraupenean kontzentratuta" baitaude.

Exekutiboak inplikatutakoekin hitzartu nahi dituen neurrien artean, produkzio lokala "euskal-gastronomiak duen balio eta potentzialarekin" lotura handiagoa lortzea , kontsumitzaileetatik hurbilago dauden merkatuak bilatzea, produkzio kooperatiben garapena eta nekazaritza ekologikoaren sustapena daude.

Zentzu honetan, Lehendakariak alor horrek Euskal Herriko historian eta identitatean duen garrantzia azpimarratu du. "BPGari egiten dion ekarpena haratago" Sektore estrategikoa dela esan du. "Euskadi ez zen horrelakoa izango gure idiosinkrasia, gure hizkuntza eta gure kultura mantentzen jakin duen nekazaritza-ingurune hori gabe", eta horregatik, beharrezkoa da "hiri-inguruarekin kohesioan dagoen eta bizi-kalitatea duen nekazaritza-inguru berria" mantentzea beharrezkoa da.

NPBaren etorkizunari buruz , Lopezek eskaera eta eskaintzan ematen diren distortsio egoeren aurrean merkatuetako egonkortze baliabide eta mekanismoak mantentzeaz gain, errealitate lokaletik "izaera bateratua duen politika bateratuari uko egin gabe", "jukutria tarte handiagoak" izatearen alde egin du.


Cambio climático

Nekazaritza sailburuak, Pilar Unzaluk, etorkizuneko NPBak aldaketa klimatikoa, elikadura segurtasuna, biodibertsitatea, ura eta ingurugiroa, prezioen hegazkortasuna edo, lehiakortasuna eta merkatua bezalako erronka berriak kontuan hartu beharko dituela adierazi du. Politika hori berriz ere diseinatzea beharrezkoa dela esan du, "hobetu daitekeen ereduaren" gabeziak egiaztatu baitira. Gogorarazi duen moduan, aurten EBan 56.000 milioi euro nekazaritza-sektorean erabili badira ere, produkzioko azpisektore gehienek "errentagarritasun krisia" jasaten dute.

Horregatik, "Euskadiko eta Europako nekazaritza etorkizun lehiakor eta jasangarriaren erronkei bermeekin aurre egiteari lagunduko dioten" NPB "indartsu" baten alde egin du.
Eman dituen datuen arabera, 2008an Euskadik 60 milioi euro jaso zituen europar fondoetatik. Horietatik %80 zuzeneko laguntzak izan ziren.
Gaur Eusko Jaurlaritzak Bilbon ospatu duen nazioarteko bileran, autonomia-erkidego desberdinetako Nekazaritza Departamenduko kontseilari eta zenbait kargu egon dira. Beste estatu batzuetako ordezkariak ere izan dira, Holandakoak eta Frantziakoak kasu.

Gaur arratsaldean, Inguruneko eta Landa eta Itsas inguruneko ministroak, Elena Espinosak, jardunaldiari amaiera emango dio. Espinosa, NPBa 2013tik harantzago eztabaidan Espainiako Gobernuak duen jarreran oinarrituko da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria