Eu

Laneko Ikuskaritzan 2018an

2019.eko otsailak 20
  • Laneko Ikuskaritzaren jardueraren eraginkortasunak 7.860 kontratu eraldatzeko modua eman du, 2018an berrikusitako kontratuen % 44.
  • Ikuskatzaileen ekintzen artean, nabarmentzekoak dira emakumearen berdintasuna sustatzea, laneko arriskuen ikerketa, kontratazioko iruzurra eta lanaldi partzialeko kontratazioa
  • María Jesús San José sailburuak Ordainsari Berdinerako Ikuskapen Plana martxan jarriko dela iragarri du, Euskadin Soldata Arrakala Murrizteko Estrategia eta Ekintza Plan Eragilea garatzeko giltzarri izango dena.
  • 2018an, Laneko Ikuskaritzak 21.000 ekintzatik gora egin zituen, eta zigorren zenbatekoa % 42 hazi zen, 5,6 milioi eurora helduz.

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak 2018ri dagokion Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren urteko txostena aurkeztu du gaur, baita ekitaldi honetarako aurreikusi dituzten kanpainen helburuak ere.

Laneko Ikuskaritzak garatutako jardueraren balantzearen arabera, 2018an 21.360 ekintzatik gora egin ziren guztira eta, beraz, aurreko urtean baino % 26,6 gehiago. Iruzurraren kontrako ekintzetan kokatuta, 17.991 kontratu berrikusi zituzten, eta aurkitu zuten horietatik 7.860k legeari iruzur egiten ziotela; ondorioz, kontratuok eraldatu behar izan ziren legearekin bat etortzeko.

San José sailburuak nabarmendu du Laneko Ikuskaritzak eraginkortasun handia izan duela, eta 2018an berrikusitako kontratuen % 44 eraldatzea lortu duela. “8.000 kontratu inguru eraldatu ditugu, guztira ia 18.000 berrikusi ondoren. Alegia, berrikusitako kontratuen % 44k legeari iruzur egiten zioten, eta orain finkoak edo/eta lanaldi osokoak izatera pasa dira. Lau halako handitu dugu aurreko urteko emaitza. 2017an, 2.000 kontratu eraldatu ziren, eta orain, berriz, 8.000, lau halako gehiago”. María Jesús San Josék, halaber, Laneko Ikuskaritza osatzen duten pertsonek egiten duten lana nabarmendu du. “Haien profesionaltasun eta dedikazioari esker”, adierazi duenez, “lan-mundu bidezkoagoa eraikitzea lortzen ari gara, kohesionatuagoa, eta enpresetako edozein iruzur mota eragozten jarraituko dugu”.

Laneko Ikuskaritzaren urteko txostenaren aurkezpenean, Jesús San José sailburuak Jon Azkue Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea eta Icíar Gonzalez Laneko Ikuskaritzako zuzendariordea izan ditu aldamenean. Icíar Gonzalezek azaldu duenez, “2017an, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak ekintzak aurrera eramateko, beharrezko izan ditu Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak planifikatutako kanpainak, sindikatu-erakundeen eta langileen salaketetatik sortutako erregu-ekintza, Gizarte Segurantzako jurisdikzio-organoen edo erakunde kudeatzaileen eskaerak eta 2018-2020ko Lan Duinaren Aldeko Gida Planak aldi baterako kontratazioko eta lanaldi partzialeko kontratazioko iruzurraren kontra martxan jarritako bi talka plan”.

2018an, Laneko Ikuskaritzak 832 arau-hausteren gaineko zigorrak ezarri zituen, guztira 5,6 milioi eurokoak; beraz, % 42ko hazkundea izan dute aurreko urtearen aldean.

Lan eta Justiziako sailburuak aurkeztutako ekintza-planaren arabera, 2019an Laneko Ikuskaritzak lan-munduan emakumeek pairatzen dituzten arazoak bukarazten jarraituko du, soldata-arrakala kendu eta gainerako lan-baldintzak parekatzeko lan eginez. San Josék azaldu duenez, “Ordainsari Berdinerako Ikuskapen Plan berezi bat diseinatu dugu, Euskadin Soldata Arrakala Murrizteko Estrategia eta Ekintza Plan Eragilea garatzeko giltzarri izango dena. Ordainsari Berdintasunerako Planean sartzen dira iruzur ereduak aurreikusteko programen bidezko soldata-auditoretzak eta enpresa-hautaketa”.

2018

IKERTUTAKO ARLOAK GUZTIRA

Segurtasuna eta Osasuna

LLAA

Lana

Jarduketak

21.360

12.442

6.232

2.686

Arau-hausteak

832

387

317

128

Zenbatekoa (eurotan)

5.639.234€

1.932.338€

2.512.504€

1.194.392€

Errekerimenduak

7.790

4.733

2.296

761

Berrikusitako kontratuak

17.991

-

17.989

2

Aldatutako kontratuak

7.860

-

7.860

-

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iciar González, Subdirectora de la Inspección de Trabajo