Eu

Eusko Jaurlaritzak bihar irekiko du jendearentzat Donostian dagoen Oletako aparkaleku-behatokia

2019.eko otsailak 27

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen ETS erakunde publikoaren bitartez, Oletako aparkaleku-behatokia irekiko du bihar. Proiektua Donostiako Udalak eta Jaurlaritzak finantzatu dute. 

Oletako ibarra Topoaren Herrera-Altza tartearen obra eta eraso gune gisa erabili zen. Obrak amaitu ondoren, Udalak lur horiek berreskuratzea proposatu zuen, aurretik inolako aprobetxamendurik gabeko ibarra baitzen.

Deskribapen gisa, Oletako plaza-behatokiaren lanen barruan, Altzako geltokiko obraren eraso gunea izan zen ingurunea birgaituko da. Lur-sail hori hondeatu eta obrak amaitu ondoren berriro bete zen. Orain, ia bederatzi hilabeteko lanen eta 700.000 eurotik gorako inbertsioaren ondoren, Oletak kalitatezko hiri ingurunea edukiko du, harmailak eta agertokia dituen plaza-behatokia, picnic egiteko tokia izango duten gune berdeak, eta 28 automobilentzat eta 12 motorentzat eta auto elektrikoak kargatzeko tokia izango duen aparkalekua.

Hiri ekipamendua kalitate maila altukoa da, eta bertan argiztapena, agertokian ekitaldiak eskaintzeko hartuneak, komun auto-garbigarria, iturria, eserlekuak eta herritarrentzat irekita egongo den eta Herrera auzoko gizarte arloko ardatz bilakatu nahi duen espazioa osatuko duten gainerako elementuak.

Lur-sailaren goiko partean aparkalekua egin da, eta behealdean, Pasaiako badiara begiratzen duen pasealeku-behatokia eraiki da. Tarteko gunea harmaila forman egin da, mailakin, aparkalekuaren eta pasealekuaren arteko lotura gisa, eta baita herritarren aisiarako eta egoteko toki gisa ere.

Proiektuak Herrerako Pasealekutik gainditzen du gune berrirako irisgarritasuna, indarrean dagoen arautegira egokituz eta konektibitate hobea sortuz. Horrez gain, Herrerako pasealekuko espaloiaren zabalera 2 m-tik 3,75 m-ra handitu da; horri esker, erraztu egingo dira oinezkoen joan-etorriak eta segurtasuna.

Sarbidea eta irteera semaforo baten bitartez araututa izango dituen aparkalekuak 500 m2ko azalera izango du. Plazari dagokionez, 700 m2 izango ditu, eta 150 m2ko (10 x 15 m) altxaturiko egurrezko plataforma edukiko du, agertoki gisa funtzionatuko duena.

Topoaren lur azpiko tunelaren aireztapenerako sareta espazioan erabat integraturik geratuko da, harmaila gunean sortu den eszena berdeko parte bilakatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak