Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Sonia Perez Ezquerra andrea Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu karguaz jabetzeko ekitaldiaren buru izan da

2019.eko martxoak 01

Iñigo Urkullu lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako sailburuek lagunduta, Sonia Perez Ezquerra andrea Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu karguaz jabetzeko ekitaldiaren buru izan da. 

Ekitaldia Ajuria Enea jauregian izan da, eta bertan egon dira Legebiltzarraren mahaikideak ere. Lehendakariak izendatze-dekretua irakurri ondoren, Sonia Pérez Ezquerrak karguaren zina egin du formula hau erabiliz: " Hartzen dudan agintea, Euska-diren zerbitzuan eta legearen arabera, zintzo eta leialki erabiliko dudala, hitz ematen dut".

Iñigo Urkullu Lehendakariak eskertu egin du, Eusko Jaurlaritzako kide guztien izenean, legealdiaren 2 urteetan zehar Retortillo sailburuak egindako lana. “Sinesmen eta dedikazio osoz parte hartu duzu Gobernu hau gidatzen duen auzolanarekiko konpromisoan”, zehaztu du.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak adierazi duenez, harro dago Eusko Jaurlaritzako kide berriro izateaz. Gainera, azpimarratu duenez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailetik jarraitu egingo dute orain arte egindako lana irmotzen, eta proiektu berriei eta hobekuntza-eremu berrien bilaketari ekingo diote.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @fco_granaino
    2019.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/NNlK8rdQ2p
    La ley que promete la Consejera que cumplirá fiel y lealmente, ¿incluye a la Constitución?… https://t.co/UN4AVVBLtp

  • 2019.eko ekainak 09

    "Prometo cumplir fiel y lealmente, de acuerdo con la ley, las obligaciones del cargo que asumo al servicio de Euskadi”

    En el acto oficial de toma de posesión de la Consejera, se utiliza la bandera autonómica sin la de España, incumpliendo el artículo 4.2 de la Constitución, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2.

    La ley que dice la Consejera que cumplirá fiel y lealmente, ¿incluye a la Constitución de 1978? Debería, pero no lo parece, porque solo veo la bandera autonómica.
    Euskadi es España, Excma. Sra. Consejera.

  • @PedroAzpiazu
    2019.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    📝 | Sonia Pérez Ezquerra, @DptoTurComCon-eko sailburu berria. Ongi etorri! https://t.co/2fUHMz8uNI https://t.co/lbMUkSR0Az

Ekitaldiko kargudunak