Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak: “Gure bizikidetzaren oraina eta etorkizuna elkarrekin eraiki ahal izateko bidegabea izan zela aitortzea da abiapuntua”

2019.eko martxoak 11
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Europar Batasunean, martxoaren 11 Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna da.
  • Lehendakariak azpimarratu du bizikidetzak bi printzipio demokratiko eta etiko gure egitea esan nahi duela: giza eskubideak eta pluralismoa.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako sailburuekin batera, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela-eta antolatutako ekitaldian parte hartu du, lema honen pean: “Bidegabea izan zen. Gizartea eta biktimak elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz”. 

Europar Batasunean, martxoaren 11 Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna da, terrorismoaren biktimei eskainitako eguna. Hala, Eusko Jaurlaritzaren erabakia izan da egun honi behar bezala erantzutea, erakunde terroristen biktimen aintzatespen instituzionala eta soziala egiteko.

Gau goizean egin da ekitaldia Donostiako Alderdi Ederreko lorategietan, eta bertan izan dira baita ere Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria, Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernández, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Donostiako alkate Eneko Goia, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Eider Mendoza.

Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren testuinguruan, memoriaren pedagogia kritikoa egiten jarraitzeko premia planteatu du Lehendakariak. “Giza Eskubideak urratzea adierazi zuen horretan guztian lehenaldiaren memoria kritiko bat irmotzea da helburua”, adierazi du. Zentzu horretan, Lehendakariak azpimarratu duenez, mezu horrek aurrez aurre begiratzen dio biktima bakoitzari begietara, hari entzutea behar duen zerbait esateko. “Bidezkoa da hark entzutea norbaiti esaten, argi, bidegabea izan zela jasan zuen sufrimendua”, gaineratu du. Zentzu horretan, Lehendakariak azpimarratu duenez, bidegabea izan zela aitortzea da abiapuntua. “Gizarteak eta biktimek, ELKARREKIN, gure bizikidetzaren oraina eta etorkizuna eraiki ahal izateko abiapuntua”, adierazi du.

Lehendakariak nabarmendu egin du terrorismoaren biktima guztiei mezu hau helarazteak duen garrantzia: “Bidegabea izan zen”; bai ETAren biktimei, bai Batallón Vasco Español-en, GALen eta erakunde terroristen biktimei. ““Bidegabea izan zen” biktimetako bakoitza gogora ekartzea da, eta egiarako, justiziarako eta erreparaziorako dituen eskubideak berrestea. Hau da ondorioa: ez zuen inoiz ere gertatu behar, “ez da inoiz ere gehiago” errepikatu behar”, gaineratu du.

Lehendakariaren arabera, indarkeriak biktimak eta sufrimendua sorrarazi zituela gogora ekartzea, beti aitortu ez dena eta, zenbaitetan, ezta ikertu ere, oinarrizko printzipio bat da, funtsezkoa. Hala, Lehendakariak adierazi duenez, lan horri heltzen ez zaion bitartean, lotuta egongo gara joan den mendera. Zentzu horretan, Lehendakariak azpimarratu du “bidegabea izan zen” mezuaren edukia orainera eta etorkizunera proiektatzen dela, bizikidetzaren eta bake-kulturaren etorkizunera, giza eskubideen eta inoiz ere ez gehiago horren etorkizunera. Hala, Lehendakariak gogora ekarri du bizikidetzak bi printzipio demokratiko eta etiko gure egitea esan nahi duela: giza eskubideak eta pluralismoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak