Eu

Beatriz Artolazabal, “Fundación Laboral San Prudencio, 50 urte Arabako industriaren eskutik” erakusketan

2019.eko martxoak 07

50 urte Arabako industriaren eskutik” erakusketan

 

  • Gasteizko ur-biltegia izandakoan Fundación Laboral San Prudencio-k antolatua bere berrogeita hamargarren urteurrenean

 

VG 19 03 07

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal gaur arratsaldean izan da "Fundación Laboral San Prudencio, 50 urte Arabako industriaren eskutik" izeneko erakusketaren aurkezpenean. Bertan, Arabako industriak aldi horretan izandako historia erakusten da, baita bere eboluzioa, enpresa elkartuena eta osatzen duten lan-kolektiboena ere.

 

Erakusketa martxoaren 8tik apirilaren 21era arte egongo da publikoarentzat zabalik Arabako hiriburuko Montehermoso Kulturunean, Ur Biltegia izandakoan. Ekitaldian komiki bat aurkeztu da, Antonio Altarribaren gidoiarekin eta Mauro Entrialgo ilustratzailearen irudiekin. Antonio Rivera historialariak eta Euskal Herriko Unibertsitateko katedradunak koordinatu ditu diseinua eta edukiak Antonio Altarribaren gidoiarekin, eta pintore, eskultore, ilustratzaile eta eszenografo Jose Ibarrolaren eszenografiarekin.

 

Esther Unzeta-Barrenetxeak aurkeztu du ekitaldia, eta Fundazioko ordezkariek eta instituzioetako eta industria- eta enpresa-korporazioetako ordezkariek parte hartu dute bertan

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak