Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 7.000 enplegu sortzeko aukera onartu du, laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat

2009.eko azaroak 24

7.000 lanpostu sortzeko ekimena "+ Euskadi 09" plan bereziaren barruankokatzen da, eta plan horren bidez 63 milioi euro inbertituko dira

Patxi Lopez lehendakariak esan duenez, 7.000 langabetuei enplegua emango dien programa "datozen egunetan martxan jarriko da", Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argiataratzen denean. 7.000 lanpostu sortzeko ekimena "+ Euskadi 09" plan bereziaren barruankokatzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoan langabezian dauden eta/edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko ezohiko laguntzak iragartzen dituen Agindua onartu du gaur Jaurlaritzaren Kontseiluak. Patxi Lopez lehendakariak esan duenez, 7.000 langabetuei enplegua emango dien programa "datozen egunetan martxan jarriko da", Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argiataratzen denean. 7.000 lanpostu sortzeko ekimena "+ Euskadi 09" plan bereziaren barruankokatzen da.

Gobernuak hilean 1.500 euroko laguntza emango du lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, soldata-kostua eta gizarte-segurantzako kuotak ordaintzeko, epe luzeagoetarako egiten diren kontratazioen kaltetan izan gabe.

Kontratuak honako hauekin loturik egongo dira: teknologia berriekin; energia berriztagarriekin; ingurumenarekin; banda zabaleko azpiegitura berriak zuntz optikoaren bidez garatzearekin; birziklatzearekin; hezkuntza-arloko eta ikastetxeetako ekipamenduen mantentze-lanekin; kultura, hezkuntza eta osasuna sustatzearekin; artea eta ondarea berreskuratzearekin; hurbiltasuneko edo gizartearentzako zerbitzuekin; eta landa ingurunea berreskuratzearekin. Edonola ere, gizarte-onurako eta interes orokorreko jarduera berriak eta enpleguak ahalbidetzen dituen beste edozein arlo sartu ahal izango da.

Egiten diren lan-kontratuak ezingo dira izan enplegua eskaintzen duen entitateko ohiko jarduerak betetzeko, ez eta lan arruntetan ari diren langileak ordezteko ere. Lanaldi osoko lan-kontratuak izango dira, eta gehienez sei hilabete iraungo dute.
Bereziki baloratuko da diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonen kontratazioa, oinarrizkotzat jotzen dugulako sorospen-eredua gainditzea, enplegua sustatzen duen eredu baten bidez. Horregatik, Enplegu eta Gizarte Gaietako Aginduaren helburuetako bat kontratazioen % 30 gutxienez giza talde horretan daudenei egitea da.

Soldata garatu beharreko jardueraren araberakoa izango da, betiere erreferentziako sektore-hitzarmeneko gutxienekoa bermatuta.

Kontratazioak egiteko arduradunak udalak edo toki-administrazioren batekin (mankomunitateak, kuadrillak, toki-garapeneko agentziak) lotura duten entitateak izango dira. Horrez gain, laguntzak jaso ahal izango dituzte EAEn helbideratuta dauden irabazi asmorik gabeko erakundeak, laneratze-enpresak eta enpresa arruntak, baldin eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak interes orokorreko edo gizarte-onurako gisa kalifikatutako proiekturen bat garatu nahi badute.

Programa hamabi hilabetez egongo da indarrean, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, eta erakundeek indarraldi osoan izango dute laguntzak eskatzeko aukera. Era berean, kontratazio baterako edo gehiagorako eskatu ahal izango dute diru-laguntza, eta modu ireki eta malguan, premia duten unean eta behar adina aldiz.

Kontratatzen diren langileek Enplegu Zerbitzu Publikoan (INEM) eta/edo Euskal Enplegu Zerbitzuan (LANBIDE) inskribatuta eta EAEn erroldatuta egon beharko dute Agindua argitaratzen den unean behintzat.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria