Eu

Beatriz Artolazabal sailburuak gogoratu du “Estatuak duela pentsioen eskumena” eta “Euskadiko gizarte-politikek talde bereziki kalteberak babesten dituztela”

2019.eko martxoak 26

VG 2019 03 26

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Pentsiodunen Plataformarekin batzartu da gaur arratsaldean, azken honek eskatuta. Bileran horretan, “Estatuak duela pentsioen eskumena eta Euskadiko gizarte-politikek talde bereziki kalteberak babesten dituztela” gogoratu die.

Beatriz Artolazabalek adierazi du “Estatuko Gobernuari dagokiola pentsioak kudeatzea eta Eusko Jaurlaritzak ezin duela kudeaketa horretan nahasi, arduragabekeria bat bailitzateke”. Artolazabalek azaldu du “euskal biztanlegoaren ongizatea xede duten gizarte-politikak daudela Eusko Jaurlaritzaren eskumenen barruan. DSBE delakoa erreminta horietako bat da: gure gizarteko talde bereziki kalteberak ditu jomuga eta 14.000 pentsiodun daude hartzaileen artean, diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten guztien laurdena (% 25)”.

“Pentsioak 2025. urtean eguneratzea adostu zuen Toledoko Itunak baina estatu mailako alderdi politiko batek ituna utzi du eta, horrek, akordio bat lortzeko xedearekin abiarazitako negoziazioak eten ditu”, gaineratu du Artolazabal sailburuak.

Bileran gogoratu denez, “Eusko Jaurlaritza babesten duen alderdi nagusiari eskerri esker alegia, sartu ziren Estatuko aurrekontu orokorretan 2018 eta 2019 urtetarako pentsioen igoerak”.

Artolazabal sailburuak bere egin du ere pentsiodunen plataformak adierazitako “pentsioen kudeaketaren inguruko kezka; Estatuko Gobernuari dagokio egoera honi irtenbidea ematea, Toledoko Itunaren barruan, alderdi eta eragileekin batera. Gure aldetik, Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoaren transferentzia eskatu beharrean gaude beste behin”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak