Eu

Europako Osasun Txartela doakoa da

2019.eko apirilak 01

Kontsumobidek gogorarazi egiten du Europako Osasun Txartela doakoa dela eta helbide honetan lor daitekeela, Gizarte Segurantzaren webgunea, formulario sinple bat bete ondoren. Beharrezkoa da Gizarte Segurantzaren zenbakia eskueran izatea eta gainerako datuak ohikoak dira.

Webgune bat (tarjetasanitariaeuropeaonline.com) detektatu da, “Portal de Gestión e Información Rápida Online de la Tarjeta Sanitaria Europea (TSE) 2019” izenez aurkeztua, eta bere itxurak Europar Batasuneko webgune ofizialen antza handiegia du. Web-orri horrek 59 euro kobratzen ditu kudeaketa-tramiteengatik, baina informazio hori oso letra txikian idatzita ageri da orriaren oinean. Paragrafo horretan, tokiko administrazioek eskaera-mota desberdinak eskaintzen dituztela adierazi ondoren, esan egiten da, administrazio publikoan, EOT lortzeko kudeaketarako, erabiltzaileak ”beharrezko ezagutza izan behar duela, baita lekualdatzeko denbora librea ere kudeaketa eskatzen den ordutegian egiteko, eta tresna egokiak ere behar direla horretarako”. Hala, gomendatzen dutena da webgune hori bezalako kudeatzaile profesionalengana jotzea, eta une horretan ematen da tarifen informazioa. Errealitatea hauxe da, EOT Internet bidez lortzeko modua erraza dela.

Adierazi dugun bezala, webgunearen itxuragatik, erabiltzaileak huts egin eta 59 euro ordaintzera behartuta ikusiko du bere burua, benetan erraza eta doakoa den tramite batengatik.

Kontsumoko Euskal Institutua – Kontsumobidek gomendio hau helarazten die hemendik gutxira Europatik bidaiatuko diren pertsonei: Europako Osasun Txartela eskuratzea, erraztu egiten dituelako tramiteak baita arreta medikua ere behar izango dutenean bidaian zehar. Adierazi dugun bezala, tramitea bide ofizial eta doakoetatik egitea gomendatzen dugu.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak