Eu

URAk flora inbaditzailea kontrolatzeko 16 ekintza sustatu ditu Arabako ibaietan 2018an

2019.eko apirilak 05

URAk flora-inbaditzaile espezieak kontrolatzeko lehenengo 16 ekintzak sustatu ditu Araban, 2018an. Gaur egun arte presentzia murritza da bertan, hein handi batean klimatologiak ez duelako flora inbaditzailearen hedatzea laguntzen; eta, arlo horretan, kontrastea nabarmena da kantauriar isurialdeko ibaiekin, bertan bai klima bai ertzen artifizializazioa egokiagoak gertatu direlako espezie horien ugaltzean.

2018an, Bizkaian, landaredia inbaditzaileari aurre egiteko 71 ekintza burutu ziren ibai-eremuan, 290.216€-ko inbertsioarekin; Gipuzkoan, 85 ekintza, 605.390€-ko inbertsioarekin, batez ere Banbu japoniarraren (Fallopia japonica) eta Panpako luma-erratzaren aurka (Cortaderia selloana), erraz zabaltzeko joera duten espeziak eta kentzeko oso zailak.

Hala ere, Araban, 2018an lehenengo 16 ekintza eraman dira aurrera, 8.526€-ko inbertsioarekin, antzemandako foku txikiak kentzeko.

Arabako ibai-eremuetan espezie arruntenak Kanabera arrunta (Arundo donax) eta Panpako luma-erratza (Cortaderia selloana) dira. Dena dela antzematen hasiak gara, baita ere, Tximeleten zuhaixka (Buddleja davidii). Kanabera arruntaren kasuan, haren presentzia lotuta dago hesiak, ortuak eta abarretan erabiltzen diren makilei. Panpako luma-erratza eta tximeleten zuhaixkaren kasuan, ordea, ikusgarritasun handiko espezieak dira, batez ere lorezaintzan erabiltzen direnak apaingarri gisa.

Garrantzitsua da aipatzea mota horretako landaredia izatea debekatuta dagoela eta zehatu daitekeela estatuko araudiari jarraiki. Horregatik beharrezkoa litzateke bere ortu edo lorategietan espezie horiek dituztenek kentzen saiatzea edo Administrazioarekin harremanetan jartzea.

Halaber, hain arruntak ez diren beste flora inbaditzaile mota batzuk topatu dira Araban. Lehenengoa Uretako azeri buztana (Myriophyllum aquaticum), Hegoameriketatik datorren landarea, iberiar penintsulan leku gutxi batzuetan antzeman dena, eta, orain, Araban, Gasteiz inguruan ere topatu dena. Akuarioetan ugari erabiltzen denez, litekeena da presentzia akuario bat ibaian hustearekin harremana izatea. Gipuzkoan ugaria den espeziea baina ez hain arrunta Araban Urre koloreko banbua da (Phyllostachys aurea), Gaubean edo Asparrenan antzeman dena.

Espezie exotiko inbaditzaileak ibai-ekosistema naturalek eta haien biodibertsitateak  duten arriskurik handienetarikoa da, tokiko espezieekin lehian aritzen baitira, mugitu egiten dituzte eta haien habitata okupatzen dute. Arabar lurraldean ere errealitatea, eta muga administratiborik ezagutzen ez duena.

Hori guztia dela eta, ezinbestekoa da aurrera egitea nola instituzioen arteko elkarlanean, hala herritarren sentsibilizazioan, espezie hauek hedatu ez daitezen eta antzemandako aleak kentzen saiatzeko posible den eremuetan.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak