Eu

Hurbileko konpostaje instalazio eta jardueretarako baldintzak arautzen dituen dekretua onartu da (Gobernu Bilera 2019-04-09)

2019.eko apirilak 09

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak proposatuta, hurbileko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituen Dekretua onartu du gaur. Honako konpostaje hauek arautu dira: etxebizitza, bizilagun-komunitate eta udalenak, konpostaje-bolumena 10 metro kubiko baino handiagoa ez duena. Estatu mailan jarduera mota hauek arautzen dituen lehenengo dekretua da.

Etxeko eta komunitateko konpostajea Europar Batasuneko estatu kideek sustatutako jarduera dira, eta biohondakinen kudeaketari buruzko Liburu Berdea bezalako Batasuneko dokumentuetan gehitu da. Berau sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren baitako helburua da. Hala ere, ez zegoen, orain arte, berariazko araudirik, eta, hortaz, beharrezkoa izan da xedapen arautzaile bat ezartzea, Foru Aldundiek Hiri Hondakinak Koordinatzeko Organoan eskatu zuten moduan, hain zuzen ere.

Izan ere, Euskadin ezarri eta garatzen ari ziren ekimen horiek ez zuten nahikoa definitutako markorik, hondakinak prebenitzeko jarduera mota horren eta kudeatzeko baimena behar duten hondakinen tratamendurako beste jardueren arteko mugak ezartzen dituenik.  Hori dela eta, eta ingurumena eta pertsonen osasuna babeste aldera, onartutako dekretuak ezartzen ditu etxeko biohondakinak konpostatzen diren instalazio eta jarduerek izan behar dituzten baldintzak, eta komunitate-konpostaje izan daitezkeen hondakinen inguruko baldintzak ezartzen ditu, baita horien instalazioen kokapen eta ezaugarriak eta ondoriozko konpostaren prozesu- eta kalitate-kontrolak ere.

Halaber, beharrezkoa da instalazio horiek pertsona titularra eta arduradun tekniko bat izatea, eta horien funtzioak ere ezarriko dira. Ikastetxeetan sortutako hondakinak, etxe-hondakinen antzerakoak baldin badira, sortzen diren leku berean konposta daitezke.

Biohondakinak etxebizitzetan sortzen diren hondakinen zati handia dira, baita aurrez zerbitzu eta industrietan sortu direnen antzerakoak ere. Euskadin etxeko hondakinen % 28 dira, guztira 317.781 tona izan ziren 2016an.

Ekoiztutako konpostaren erabilerei dagokienez, Dekretuak arau aplikagarrira igortzen du hori, materiala zertarako erabili nahi den erabakitzen denaren araberakoa. Berariazko araudia izan ezean, erabiltzaileek lortutako konposta beren lursailetan erabil dezakete, arretaz, elikagai-katearekin kontakturik ez izateko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ekoiure
    2019.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus COMPOSTAJE DE CERCANÍA: aprobado el Decreto sobre la actividad de compostaje doméstico en Euskadi https://t.co/LbhGG72UQk

Komunikabideek behera kargatzeko