Eu

Aixolako urtegia hustuko da zebra-muskuiluaren hedadura-maila ezagutzeko, eta arrantza debekatuko da bertan bere zabalkuntza oztopatzeko

2019.eko apirilak 09
  • Urtegiko ur-maila jaitsaraziko da: espezie horren zabalkuntza-maila ezagutzera aldera datuak biltzeko
  • Bizkaiako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek arrantza galaraziko dute Aixolan, zebra-muskuiluaren hedatzeko arriskua murrizteko

 

Vitoria-Gasteiz. 2019.04.09 Aixolako urtegian zebra-muskuilu ale heldu bat antzeman eta gero, Gipuzkoako Uren Partzuergoak, datozen egunetan, Aixolako urtegiaren ur-hustutze partziala egingo du, bi helbururekin. Batetik, zebra muskuilua aise egonkortzen ohi den ur-sakonen zonaldean, espeziea urtegian duen hedadura-maila aztertzea. Bestetik, urtegiaren sakoneko zonalde horiek lehor uztea denbora batez, bertan egon litezkeen aleak lehortaraziz ezabatzen saiatzeko.

Era berean, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek era guztietako arrantza debekatuko dute aurki urtegiko uretan. Neurri honen xedea da Aixolatik beste ur masetara zebra muskuilu larbak hedatzearen arriskua murriztea. Urtegi honetan espresuki, arrantza da bere hedatzea ahalbidetu dezakeen faktorerik garrantzitsuena, ez baita bertan aldameneko arroetara ur desbideratzerik edota nabigaziorik ematen.

Uraren Euskal Agentziak zebra-muskuilu helduak antzemateko laginketak egingo ditu urtegiaren jota jaitsitakoen, eta uda eta udazkenean laginketa horiek areagotuko ditu: ale heldu eta larbak antzemateko laginketez gain, uraren analisi genetikoak egingo dira baita ere.

Horrela erabaki zuten gai honetan eskumenak duten erakundeek apirilaren 5ean egin zuten batzarrean: Gipuzkoako Uren Partzuergoa, Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka eta Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako sailak, Bizkaiako Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune Naturala zaintzeko saila, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa, eta Uraren Euskal Agentzia. Batzar horretan, ordura arte egindako laginketen datuez, eta balizko eginbeharrekoez eztabaidatu zen.

Orain arte, Aixola antzeman den zebra-muskuiluaren arrasto bakarra aurreko egunetan aurkitutako ale heldu hori baino ez da. Gero egindako premiazko laginketek ezezko emaitza eman dute. Garrantzitsua da orain laginketa berriak egitea, hartara egoeraren ebaluazio egokiago bat izateko, zein urtegitik haratago espezie honen hedatzea saihesten laguntzeko.

Gogoraraztekoa da giza jarduerak direla zebra-muskuiluaren hedaduraren erantzule nagusiak. Ezinbestekoa da zebra-muskuilua jada de ur-masen erabiltzaileek aintzat hartu ditzaten indarrean den araudiak ezarritako neurriak betetzea, larbez kutsatutako urak beste ur-masa batzuetara eramatea saihesteko.

Azkenik, azpimarratzeko da zebra-muskuiluak ez duela inolako arrisku sanitariorik sortzen pertsonak edateko ura ekoizteko erabiliko diren uretan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak