Eu

Oñatiko Deklarazioa: Lan-harremanen eredu berritu baterako dekalogoa

2019.eko apirilak 11

Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék aurkeztu du Oñatiko Deklarazioa: Lan-harremanen eredu berritu baterako dekalogoaSoziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuak (IISJ) Oñatin duen egoitzan lanaren etorkizunari buruz egin den Nazioarteko Kongresuaren barruan, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LNE) mendeurrena ospatzeko ekitaldietan.

“Dekalogo modura, Euskadik Lanaren Etorkizunari buruz LNEren Mendeurrenaren Ekimenari egiten dion ekarpenak –adierazi du San Josék–hau du helburutzat: lan-harremanen eredu kooperatiboago baterantz aurrera egitea eremu sektorialeko akordioen bitartez egonkortasuna ziurtatzeko eta enpresetan pertsonen partaidetza eta inplikazioa bultzatzeko. Enpleguaren kalitatera bideratutako eredu bat, egonkortasunari eta lan-baldintzei dagokienez, eredu berritu bat, negoziazio kolektiboa egonkortu eta bultzatuko duena, kualifikazio profesionala bermatuko duena eta enpresetako akordioen esparru orokorretako artikulazio-baliabideez hornituko dena”.

Gainera, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak nabarmendu duenez, hurrengo Lanaren Nazioarteko Konferentzian amaiera emango zaion debateari ekarpen bat egiteko ‒Genevan egingo da ekainean‒Oñatiko Deklarazioak jasotzen duen lan-harremanen eredua oinarri zabaleko elkarrizketa sozial tripartito baten testuinguruan garatuko da, eta salbuespenik gabe eragile guztiak hartu nahi ditu bere baitan, identitate-elementu propio bat izango den politika publikoen itun-eredu baterantz aurrera egiteko.

“Lan-harremanen eredu kooperatiboago bat –gaineratu du San Josék–helburu nagusitzat hartuko duena emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren sustapena, pertsonen osasuna eta ongizatea zainduko dituena, eta enpresetan eta enpresa-proiektuetan haien partaidetza eta inplikazioa ahalbidetuko duena”.

“Nahi dugun lanaren etorkizuna:debate global bat” Nazioarteko Kongresuaatzo inauguratu zuen Iñigo Urkullu Lehendakariak, eta bertan izan dira parte hartzen enpresa-erakundeetako eta sindikatuetako ordezkariak (CONFEBASK, ELA, LAB, CCOO eta UGT) eta aditu akademiko ugari, besteren artean, Margarita Ramos Quintana katedraduna eta Lan Zuzenbidearen eta Gizarte Segurantzaren Espainiako Elkarteko presidente, María Emilia Casas; Vincenzo Ferrari, Pierre Guibentif, Amir Paz-Fuchs, Paolo Pascucci, Isabelle Daugareilh, José Luis Goñi, Javier Lucas, Antonio Baylos eta Juan Pablo Landa irakasleak; baita Harreman Industrialetako Europako Institutuko presidente Antonio Ojeda eta LNE-Espainia Bulegoko zuzendari Joaquín Nieto.

Oñatiko Deklarazioa: Lan-harremanen eredu berritu baterako dekalogoa.

Lanaren Etorkizunari buruzko LNEren Urteurrenaren Ekimenari egindako ekarpena

1.- Lan-egonkortasunari eta lan-baldintzei dagokienez, enpleguaren kalitatea bilatzea, pertsonek bizitza-proiektu duinak garatzeko beharrezko premisa gisa.

2.- Lanbide-prestakuntza eta konpetentzien etengabeko egokitzapena bermatzea, enpresa-lehiakortasunaren eta -iraunkortasunaren elementu garrantzitsu gisa.

3.- Negoziazio kolektiboaren pixkanakako hobekuntza egonkortzea eta sustatzea, aberastasun kolektiboa banatzeko eta ongizatea zabaltzeko funtsezko tresna gisa.

4.- Lan-harremanen eredu dinamikoak lortzeko urratsak ematea eta enpresen barruan negoziatutako barne-malgutasuna erabiltzen laguntzea.

5.- Enpresetan lortutako akordioekin esparru orokorrak egituratzeko tresna eraginkorrak eskuratzea, tresna horiek enpresen premia espezifikoetara egokitu ahal izateko.

6.- Salbuespenik gabe gizarte-eragile guztiak barne hartzeko helburua izango duen oinarri zabaleko hiru aldeen arteko gizarte-elkarrizketa baten testuinguruan garatzea, Euskadiren nortasun-elementu propio bat izango den politika publikoak adosteko eredu baterantz urratsak emateko.

7.- Emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasunaren sustapena bere helburu nagusi gisa ezartzea, erantzunkidetasuna handitzeko, zuzentasuna bermatzeko eta talentua genero-okerrik gabe aktibatzeko.

8.-  Lanean pertsonen osasuna eta ongizatea babestea.

9.- Baldintza objektiboak eta legezko eta ohiko tresnak sortzeko gai izatea, pertsonek enpresetan gero eta gehiago parte har dezaten laguntzeko

10.- Pertsonak enpresa-proiektuetan pixkanaka nahasten laguntzeko ekintzak, oro har, sustatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak