Eu

URAk 11.400 zuhaitz eta zuhaixka landatu ditu 2019ko lehenengo hiruhilabetean Arabako ibaiertzetako 58.000 metro kuadroan

2019.eko apirilak 11

URAk, 2019ko lehen hiruhilabetean zehar 11.400 zuhaitz eta zuhaixka landatu ditu Arabako udalerrietako ibaiertzen 58.000 metro koadroan zehar: hain zuzen ere, Hereña eta Zuhatzu-Kuartango, Langraiz Oka, Langarika eta Lantziegon. Ekintza horiek helburu dute ibai-ekosistema hobetzea, eta, bide batez, habitatak sustatzea inguruan  bizi den arriskupeko fauna-espezie andanaren babesleku izateko, beste batzuen artean: bisoi europarra, igaraba euroasiatikoa, uhalde-enara, edo, arrainen artea, adibidez, Zaparda, Ibai-kabuxa edo mazkar arantzaduna

Ibaiertzetan kokatutako zuhaitz eta zuhaixka eremuak ekosistema osatzen dute, fauna eta flora biodibertsitate zabalaren babes eta habitata. Horrez gain, ezponden narriadura murrizten dute eta ibilguari gerizpea ematen diote, ondorioz ibilguaren ohean landaredia haztea ekiditen da eta ura freskatu eta oxigenoz betetzen da uretako espezieentzat

Hala ere, ekosistema horiek kalteak pairatu dituzte lurraldeko ibai tarte askotan nekazaritza eta baso kudeaketa praktika ezegokiak direla-eta, adibidez, makalak landatzea aurretik zegoen galeria basoa kendu.

Galeria baso hori berreskuratzeko xedearekin Uraren Euskal Agentzia makalen jabeekin harremanetan jarri da leheneratze lanetan elkarlanean aritzeko. Hereñako administrazio batzarrarekin elkarlanean lehen makaldiz osatutako 21.200 metro kuadro inguruko eremua berreskuratu da, eta 3.873 zuhaixka- eta zuhaitz-landare landatu dira, Baia inguruan, batzarraren jabetzakoak

Zuhatzu Kuartangoko batzarrak ere lagundu egin du 16.000m2 berreskuratzea ahalbidetuz 3.300 zuhaitz eta zuhaizkaren landaketaren bitartez bere jabetzako beste hiru lurzatitan

Langraiz Okako makaldiaren kasuan leheneratze lana zortasun-eremura mugatu da, hots, ibaiondoko lehen 5 metroak; bere lurzatian1.500 m2 inguru berreskuratu dira, Zadorra ibai ondoan tokiko landarediko 750 aletik gora landatuz.

Halaber, Langarikako baltsan hobekuntza lanak egin dira, Batzarrekin adostuta, baltsa inguratzen zuen landaredi-zatia handituz 2.600 ale inguru landatuz eta 19.000 metro kuadro inguru leheneratuz.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak