Eu

Bermeoko Barna enpresa ez da Busturialdeako saneamendu sistema orokorrera konektatu

2019.eko apirilak 11

Barna enpresa Bermeo eta Mundaka arteko errepidetik gertu, dago, Bermeoko araztegitik metro gutxira, eta arrain-olioak eta hirinak ekoizten ditu: egun, ez da Busturialdeako saneamendu sistemara konektatu. 2010ean, Lamiarango araztegia martxan jarri aurretik, URAK errekeritu zion sistemara bideratu zitzala bere hondakin urak. 2015ean, araztegia jada martxan zela, berriro errekeritu zitzaion urok konektatu zitzan; baina, ez da halakorik gertatu oraindik. Beraz, itsasora isurtzen du Ingurumeneko Baimen Bateratu baten pean: nahiz eta zoru urbanoan ematen den, araztegitik metro gutxi batzuetara, eta, horrenbetez, tokiko saneamendu sistemara konektatuta beharko luke.

Orain dela gutxi, isurketa-baimenetik haratagoko  itsasora egindako isurketa berri bat antzeman zen: orban zurixka zabala sortu zen. Isurketa berri horren nondik norakoak ikusi aurretik, antza denez, enpresaren arazketa-prozesuaren akatsen batek sortu ei du isurketa; baimenak, inolaz ere, ez du halakorik baimentzen. Era berean, azpimarratzekoa da, indarrean duten baimenari jarraiki, enpresak derrigorrean jakinarazi behar diola URAri isurketa horretan gerta dakiekeen halako irregulartasunak, isurketa-puntuaren inguruan sortu ditzakeen erasanen jakitun.

Isurketa horregatik zehapen-txostena ireki eta ebatzi zitzaion, aurreko urtean. URAko ikuskariak bertaratu egin dira enpresako instalazioetan  laginak hartzeko, eta isurketa ikertzen jarraitzeko.

URAK enpresari halako isurketa ez baimenduak errepika ez daitezen neurriak hartaraziko  dizkio, eta azken isurketa-gertakari hori ikertzen jarraitzen du, balizko zehapen-prozedura abiaraztea ekar lezakeelakoan. Halaber, errekerimendu berri bat prestatzen ari da, isurketaren ohiko kontrolean antzemandako isurketa-baimenaren ez betetzeak berriro gerta ez daitezen.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2019.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    La empresa Barna de Bermeo no se ha conectado al sistema general de saneamiento de Busturialdea https://t.co/vTQhSBURhx

Ekitaldiko kargudunak