Eu

Eusko Jaurlaritzak 35 milioi euro bideratuko ditu lan- eta familia-bizitza uztartzeko laguntzetara, eta familiek 2018an baino % 5 gehiago jasoko dute (Gobernu Bilera 2019-04-2016)

2019.eko apirilak 16

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak gaur onetsi du 34.985.774 euro bideratzea 2019an Euskadiko langileen familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntzetara. Laguntza horiek hiru lerro edo hiru hartzaile-mota dituzte.

Artolazabal sailburuaren hitzen arabera, “batetik, dirulaguntzak ematen zaizkie seme-alabak zaintzeko eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileei. Lehen lerro hori da garrantzitsuena eta horretara 33.170.674,00 euro bideratuko dira”.

Beatriz Artolazabalek honako hau esan du: “bigarren lerrora 1.415.100,00 euro bideratuko dira eta, horren bidez, mendekotasun-egoeran edo osasun-arloko muturreko larritasun-egoeran dauden familiartekoak zaintzeko eszedentzia- egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileei lagundu nahi zaie. Hirugarren lerroa seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzetara bideratzen da. Lerro horretara 400.000 euro bideratuko dira”.

“Seme-alaben zaintzan norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeko eta erantzunkidetasunerako bide ematea da 2018-2022rako EAEko Familiei Laguntza emateko Erakundeen arteko IV. Planaren ardatz estrategikoetako bat”, esan du sailburuak. Iaz, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak laguntza-mota horren eskabideetan % 12,70 gehiago jaso zuen.

% 5eko igoera laguntzetan

2018aren aldean, 2019an laguntza horiek jasoten dituztenek % 5eko igoera izango dute. Motiboa da, aurrekontua luzatu bada ere, aurtengo otsailaren 14an Eusko Legebiltzarrak 2018an laguntzen zenbatekoan % 5eko murrizketa ezarri zuen 6. xedapen gehigarria indargebetzea erabaki zuela.

Horrela, familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntzetarako aurreikusten diren zenbatekoak honako koadro honetan ageri direnak izango dira:

Dirulaguntza jaso dezakeen jarduketa

EE atalaseak

Zenbatekoa / % 2015

Seme-alaba zaintzea (4)

Eszedentzia (1)

EE =<20.000,00 €

3.500,00

EE > 20.000,00 €

2.942,00

Murrizketa (1)

=>% 45

EE =<20.000,00 €

2.800,00

EE > 20.000,00 €

2.354,00

=>% 40 eta <% 45

EE =<20.000,00 €

2.500,00

EE > 20.000,00 €

2.140,00

=>% 33 eta <% 40

EE =<20.000,00 €

2.200,00

EE > 20.000,00 €

1.819,00

Mendekotasun-egoeran dauden familiartekoak zaintzea (4)

Eszedentzia (1)

EE =<20.000,00 €

3.500,00

EE > 20.000,00 €

2.942,00

Murrizketa (1)

=>% 45

EE =<20.000,00 €

2.800,00

EE > 20.000,00 €

2.354,00

=>% 40 eta <% 45

EE =<20.000,00 €

2.500,00

EE > 20.000,00 €

2.140,00

=>% 33 eta <% 40

EE =<20.000,00 €

2.200,00

EE > 20.000,00 €

1.819,00

Dirulaguntza jaso dezakeen jarduketa

EE atalaseak

Zenbatekoa / % 2015

Osasun-arloko muturreko larritasun-egoeran dauden familiartekoak zaintzea (4)

Eszedentzia (2)

EE =<20.000,00 €

863,00

EE > 20.000,00 €

725,00

Murrizketa (3)

=>% 45

EE =<20.000,00 €

1.380,00

EE > 20.000,00 €

1.161,00

=>% 40 eta <% 45

EE =<20.000,00 €

1.232,00

EE > 20.000,00 €

1.055,00

=>% 33 eta <% 40

EE =<20.000,00 €

1.085,00

EE > 20.000,00 €

  897,00

Zaintzaileak kontratatzea

EE =<20.000 €

100,00%

EE >20.000 €

75,00%

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko