Eu

Beatriz Artolazabal´ek, Maribel Perea Afarabako presidentearekin batera, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonen familiartekoen egoera aztertu du

2019.eko apirilak 16
  • Euskadin, Europako batez bestekoan, dementziek 65 urtetik gorako hamar pertsonatik batengan dute eragina, zenbait modutan

 

 

VG 16 04 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Maribel Perea AfaAraba - Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonen eta familiartekoen Arabako elkarteko presidenteak, gaur goizean, erakunde altruistaren jarduerarekin eta helburuekin zerikusia duten zenbait gai aztertu dituzte. Euskadin, dementziek 65 urtetik gorako hamar pertsonatik batengan dute eragina, eta 85 urtetik gora hirutik batengan; beraz, Euskadin, 45.000 pertsona inguru egon daitezke egoera horretan.

 

Afarabako presidenteak familiekin gizarte-arloan esku hartzeko programen xehetasunak eman ditu, bai eta zaintzaileentzako aholkularitza psikohezitzailerako programarenak, familiartekoentzako laguntza-taldeenak eta urtero elkartutako pertsonen bizikidetzarako antolatzen den jardunaldiarenak ere. Era berean, Afarabak dementzia duten pertsonentzako aktibazio kognitibo emozionala sustatzen du –“Dale al on”– eta “Haize berri” psikoestimulazioko zentroa ere bai.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maribel Perea