Eu

Donostiako udalarekin hitzarmena, 300 zuzkidura bizitoki eraikitzeko (Gobernu Bilera 2019-04-30)

2019.eko apirilak 30

Gobernu Bilerak baimendu du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Donostiako Udalaren artean hitzarmen bat sinatzea Gipuzkoako hiriburuan 300 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko.   

Apartamentuak Donostiako Udalak Morlans, Gros eta Loiolako Erriberak auzoetan doan lagatako hiru lursailetan eraikiko dira. Morlanseko 1.352 metro karratuko lursail batean 80 zuzkidura-bizitoki eraikiko dira, eta beste 80 eraikitzea aurreikusten da Ulia-Ategorrietako 5. sektoreko 4.550 metro karratuko lursail batean; beste 40 sektore bereko 1.526 metro karratuko lursail batean eraikiko dira; eta beste 100 Loiolako Erriberak auzoko 1.456 metro karratuko lursail batean.   

Etxebizitza Sailak lau sustapenetako eraikuntza-proiektuak egiteko eta apartamentu horiek eraikitzeko eta, ondoren, alokairuko etxebizitza sozialaren Donostiako eskatzaileei esleitzeko konpromisoa hartu du hitzarmen horretan.

Bestalde, hitzarmenean klausula berri bat jaso da, eta horren arabera zuzkidura-bizitoki horien zati bat ohiko etxebizitza Alokabidek kudeatzen duen Bizigune programari lagatzea erabakitzen duten eta mendekotasunik ez duten adineko pertsonentzat izango da.

Zuzkidura-bizitokiak hainbat kolektiboren behin-behineko premiei erantzuteko proposatutako bizitoki publikoak dira. Hori dela eta, legez ezartzen da maizterrak gehienez bost urtez egon ahal izango direla bertan. Adineko pertsonak baldintza horretatik kanpora geratuko dira, ez baita aurreikusten aldaketarik izango dutenik ez diru-sarreretan ez familia-unitatearen tamainan.

Etxebizitza sozialak Urretxun

Bestalde, Gobernu Bilerak baimendu du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Urretxuko Udalak hitzarmen bat izenpetzea herrian babes ofizialeko 24 etxebizitza eraikitzeko. Etxebizitza horiek doan lagako den eta kargarik ez duen Gainzabal auzoko lursail batean eraikiko dira. Eraikiko diren 24 etxebizitzak alokairurako etxebizitza sozialak izango dira.

Hitzarmenean jaso da etxebizitza horiek alokatzeko lehentasuna izango dutela udalerrian erroldatuta dauden eta etxebizitza eskuratzeko aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten pertsonek. Bestalde, Udalak etxebizitzaren bat edo beste gizarte-larrialdietako edo behar duenari ostatu emateko gordetzeko aukera ere jaso da bertan.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2019.eko apirilak 30

    Comentario de Twitter:
    🔵 Donostiako udalarekin hitzarmena, 300 zuzkidura bizitoki eraikitzeko ➡︎ https://t.co/DbwsI5k1mQ https://t.co/oyScATW90F

Komunikabideek behera kargatzeko