
Artolazabalek Saskibaloiko Euroligako finalak Vitoria-Gasteiz´i eginiko ekarpen positiboa goraipatu du
VG 2019 05 18
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Saskibaloiko Euroligako Finalaren antolamendua goraipatu du. Finala egunotan da, Euskadiko hiriburuan: “izan ere, kirol-arloko helburu nagusia ez ezik, herritarrek egin diren hiri-jardueretan parte hartu izana ere izan da gogoan”. Artolazabalek finaletako lehen partidak ikusi ditu eta, bihar, finalean izango da. Gaur goizean, sari-banaketan egon da, Vitoria-Gasteizko Foru plazan, Arabako Errioxako Kripan udalerriko ekitaldian parte hartu aurretik. Kripanen Ramiro González Arabako diputatu nagusiarekin, Pilar García de Salazar diputatu nagusiordearekin eta Josu López Ubierna Bide Azpiegituretako foru-diputatuarekin egon da.