Eu

Gobernuak, aurten ere, Leizaola Sarien deialdia egin du, euskal autonomiaren berezitasunarekin zerikusia duten lanetarako (Gobernu Bilera 28-05-2019)

2019.eko maiatzak 28
  • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) 20.000 euroko saria emango dio lanik onenari, eta 10.000 euroko accesita
  • Aurkeztutako testuek argitaragabeak izan beharko dute eta uztailaren 8a baino lehen aurkeztu, ivap.euskadi.eus webgunearen bidez 

Gobernu Kontseiluak, gaur, “Jesús María Leizaola 2019” sariaren deialdia onetsi du, honako hauetarako: “euskal autonomiarekin zerikusia izanik edo horren azterketarako eta sakontzerako balio izanik, hainbat aztertze eta ikerketa ikuspuntutatik egindako monografia izaera duten ikerlanetarako”.  Saria Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) ematen du.

Deialdia banakoei eta horretarako eratutako lantaldeei zuzentzen zaie. Sarirako monografia-izaera duten argitaratu gabeko ikerlanak aurkeztu ahalko dira, honako esparru hauek jorratzen dituztenek: “autonomietako estatuaren konfigurazioa eta Euskal Autonomia Erkidegoa; Euskal Autonomia Erkidegoko eraketa, errealitatea eta etorkizuna; beraren gobernu-erakundeak, maila politiko-administratibo guztietan; historia, kultura, bibliografia, zuzenbide, ekonomia, finantza, aurrekontu, fiskalitate, gizarte, estatistika eta beste arloen inguruko berariazko berezitasunak; eta euskal administrazioetako diseinu, antolaketa, funtzionamendu eta etorkizuna”.

Sarirako aurkezten diren lanak deialdia EHAAn argitaratzen denetik aurrera aurkeztu beharko dira, 2019ko ekainaren 5etik aurrera, 2019ko uztailaren 8ra arte, www.ivap.euskadi.eus webgunearen bidez. Eskabideak, ikerlanarekin batera, izapidetze elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira.

Sariak ikerlan zientifiko onenei emango zaizkie, eta, edizio berri honetan, 30.000 eurokoa izango da:

  • 20.000 euro lehen sarirako
  • 10.000 accesit baterako

JESÚS MARÍA LEIZAOLA” SARIA 

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) saria 1990ean sortu zuen, Jesús María Leizaolaren izenarekin, euskal autonomiaren adierazgarri ospetsu eta esanguratsuenetakoaren oroimenez, euskal sistema autonomikoaren lege- eta ekonomia-bereizgarriei buruzko azterlanak sustatu eta zabaltzeko, institutuaren beraren eginkizunetako bat dela aintzat hartuta.

Harrezkero, erakunde horrek sariaren deialdia egiten du, beren azterlanak, askatasun osoz, euskal autonomiarekin zerikusia duten gaien inguruko azterlanak egiten dituzten edo euskal autonomiaren azterlanean eta sakontzean eragin dezaketen ikertzaileen ahalegina sustatu eta zabaltzeko helburua aldian behin berritzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko