Berriak Lehendakaritza
Eu

Etikasi esperientzia pilotua bi gazte taldeekin hasi da Auschwitz eta Belfast bisitatuz

2019.eko ekainak 14
  • Etikasi proiektuaren helburua “etikaz eta giza eskubideez ikastea da gerrarekin eta indarkeriarekin zerikusia duten gertakari traumatikoek oraintsuko historian markatutako hiri eta enklabe europarretara egindako bidaien bitartez”

  • Lehen fase honek “esperientzia pilotu izaera” du eta bere ebaluazioa izango da “Etikasi Programaren urteko eskaintzaren oinarria”

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak “gerragatik markatutako hiri europarrak bisitatzeko” aukera eskainiko duen Etikasi Programa aurkeztu dute gaur goizean. “Batxillergoko, Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako eta Unibertsitateko lehen mailako ikasleei bideratua dago”, azaldu du Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia den Jonan Fernandezek.

Proiektu hau gobernuaren 2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plan proposamenetik dator. Bere 9. ekimenak Eusko Jaurlaritzaren jarduera-aurreikuspena zehazten du hezkuntza alorrean, bizikidetzan eta giza eskubide heziketako errefortzu-programa baten garapenean zentratua.

Etikasi Programaren helburua, Jonan Fernandezek zehaztu duen bezala, gazteek “etikaz eta giza eskubideez ikastea da”, besteak beste “kontzentrazio esparrua izateagatik markatuta gelditu diren hiriak edo indarkeria gordina jasandako zonaldeak, Balkanak edo Ipar Irlanda adibidez”. Era berean, gehitu du giza eskubideetan hezkuntzaren ikuspegitik “zuzenean eta pertsonalki leku horietan egoteak eta jazotako gertakizun traumatikoei buruzko istorioak ezagutzeak potentzial pedagogiko handia eta iraunkorra” duela. Beste pertsonen lekuan jartzea ahalbidetzen digu eta mundua beste leku batetik ikustea”.

2019, Etikasi Programaren “esperientzia pilotua”

Ekimen honen lehen faseak “esperientzia pilotu izaera du” eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) “elkarlanean” egingo dutela azaldu du Maialen Olabek. Ostean, esperientzia pilotuaren ebaluazioak “Etikasi Programaren urteko eskaintzaren oinarria ezarriko du; betiere bidaiaren aurretiko eta osteko programa hezitzaile batean parte hartu beharko da”.

Bidaiak zein aurretiko eta osteko programa hezitzaileek giza duintasunean oinarritua eta bakearekiko, aniztasunarekiko eta elkartasunarekiko konpromisora bideratua, betiere enpatiatik. Jarduketa-programa hau giza duintasunaren eta giza eskubideen esperientzia hezitzailea bultzatzeko sustatu da, lehen pertsonan ulertu eta bizitzetik abiatuta, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren presidente den Maialen Olabek zehaztu duen bezala. “Etikasi Programa giza duintasunaren eta giza eskubideen esperientzia hezitzailea zabaltzeko sustatu da, lehen pertsonan ulertzea eta bizitzea abiapuntu izanda.

Esperientzia pilotu honetan izen emateko epea urtarrilean zabaldu zen eta oinarrietan zeuden epeak bete ostean, hautatutako taldeei formakuntza saioak eskaini zaizkie azken aste hauetan. Honen ondorioz, hurrengo astean Batxilergoko Lehen mailako 30 ikaslek osaturiko talde bat Auschwitzera joango da eta uztaileko lehenengo astean Belfastera egingo du bidaia Unibertsitateko Lehen urteko eta Lanbide heziketako Goi eta Erdi mailako heziketa zikloetako10 ikasleko talde batek.

Programaren sendotzea urteroko deialdi baten bidez gauzatuko da. Gure herriko gazteek Europan memoriaren ikuspegitik bost egunez leku enblematikoak bisitatu ahal izatea ahalbidetuko duen aurrekontuak markatuko du deialdiaren plaza kopurua.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    Orain dela 6 egun

    Comentario de Twitter:
    #Etikasi esperientzia pilotua bi gazte taldeekin hasi da Auschwitz eta Belfast bisitatuz ➡︎ https://t.co/A3hh8dudIp https://t.co/9EcgZatADt

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maialen Olabe