Eu

i-DEk eta Ingurumen Sailak abifauna babesteko hitzarmena formalizatu dute

2019.eko ekainak 13
  • Iberdrolaren banaketa-negozioak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetzan jardungo dute Euskadiko babes-eremuetako linea elektrikoak babesteko egokitzapenean; lanak hasi dira, eta dagoeneko 70 dorre egokitu dira.
  • i-DEk 250 euskarriren gainean jardungo du gutxienez urtero, eta lehentasunezko eremu moduan Urdaibaiko Biosfera Erreserba ezarri da.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak eta Espainiako Iberdrolaren Kontseilari Delegatu Ángeles Santamaríak akordio bat formalizatu dute gaur goizean Bilbon, zeinaren bidez Eusko Jaurlaritzak eta i-DEk –Iberdrolaren banaketa elektrikoaren jardueraren marka berriak– lankidetzan jardungo baitute abifauna babesteko, konpainia horren jabegoko linea elektrikoak Euskadiko babes-eremuetan egokitzeko.  

Hitzarmen horrek hiru urteko indarraldia du, luza daitezkeenak, eta horren arabera, i-DEk konpromisoa hartzen du urtean gutxienez 250 euskarri egokitzeko. Horrela, bere jabegoko lineen 750 euskarritan jardun ahalko du gutxienez, akordioaren indarraldian zehar.

Hitzarmenean ezarritako jarduera-lerro nagusiak honako hauek dira: ingurune naturaletan balizko gertakarien gaineko kudeaketa koordinatzeko protokoloak egitea eta ezartzea; naturagune sentikorretako banaketa-sarearen mantentze-lanen jarduera-prozedurak aztertzea; eta hobekuntza-jarduerak egitea babestutako eremuetako instalazio elektrikoetan, abifauna babesteko.

Arriolak eta Santamaríak lehenengo jardueren xehetasunak ezagutzeko aukera izan dute, Koordinazio eta Jarraipen Batzordean egin den lehenengo bileran. Izan ere, batzorde horrek hitzarmena bete dadin lan egingo du, eta garatu beharreko jarduerak modu egokian lehenestea bermatuko du; horien artean, Urdaibaiko Biosfera Erreserba identifikatu da jarduteko eremu lehenetsi moduan.

Hitzarmen hori sinatuz, i-DEk komunitatean natura-ondarea babesteko duen konpromisoa sendotzen du. Iberdrolaren banaketa-konpainiak nazio mailako plan bat jarri du martxan, abifauna babesteko neurri-lerroak instalatzeko; izan ere, gaur arte, 70 linea elektrikoen 70 dorre egokitu dira Euskadin.

Lineak egokitzeko ezarri beharreko soluzio teknikoak gai horri buruzko araudiaren eta normalizatutako betebehar teknikoen arabera garatuko dira.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    Orain dela 7 egun

    Comentario de Twitter:
    🔵 i-DEk eta Ingurumen Sailak abifauna babesteko hitzarmena formalizatu dute ➡︎ https://t.co/O1qO9G5oOf

    👉🏻 Lankide… https://t.co/yCem0DI5Pj

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ángeles Santamaría, Iberdrolaren Kontseilari Delegatua