Eu

Beatriz Artolazabal: “Baldintzak daude Eusko Jaurlaritzak Estatutuan enplegu-politika pasiboen arloan aurreikusitako eskumenak eskuratzeko”

2019.eko ekainak 14
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Legebiltzarrean hitz egin du
  • “Lehentasunezko transferentzia da eta, horren bidez, bazterketa-egoera posibleen aurrean esku hartzeko politikak modu integralean egin ahalko genituzke”
  • Halaber eskatu du Estatuak “Haurren Babes Integralerako Lege Organikoaren onespena arintzeko”

 

VG 14 06 2019

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “baldintzak daude Eusko Jaurlaritzak Autonomia Estatutuan enplegu-politika pasiboen arloan aurreikusten diren eskumenak eskuratzeko”. Artolazabalek Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran parte hartu du, eta, bertan, enpleguaren kudeaketari buruzko zenbait alderdiren egoerari buruz eztabaidatu da.

 

“Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila enplegu-politika pasiboen eskumena bere gain hartu beharko duen elementu kudeatzailea da. Enplegua gizarte-oinarritzat jotzen da eta, hezkuntzarekin eta osasunarekin batera, gure gizarte-ereduaren oinarrizko egitura da”, esan du Artolazabalek.

 

Beatriz Artolazabalen hitzen arabera, “bertan sartzen dira programak eta honako hauetarako neurriak garatzea helburu duten erabakiak: erabateko enplegua lortzea; enpleguaren kalitatea; enpleguaren eskaintzaren eta eskariaren egokitzapen kuantitatiboa eta kualitatiboa;  langabezia-egoeren murrizketa, eta egoera hori bizi duten pertsonen behar bezalako babesa”.

 

“Enplegu-politikak bi kategoriatan sailkatzen dira: politika aktiboak eta pasiboak. Politika aktiboak langabe guztiek lana aurkitzeko bideratzen direnak dira, alegia, lan-merkatuan laneratzera bideratzen direnak. Lan-merkatua politika ekonomikoaren subsidiarioa da, eta politika ekonomikoaren martxaren araberakoak dira lan-merkatuaren emaitza nagusiak. Horretan, Lanbidek lan-aktibaziorako tresna gisa duen eginkizuna lan-merkatuaren gizarte-egituraketari egiten dion ekarpenik onena da. Hori da Lanbideri 2011z geroztik esleitu zaion eginkizuna, Euskadiri enplegu-politika aktiboak eskualdatu zitzaizkionean”, esan du sailburuak.

 

“Enplegua gure lehentasuna da, eta Eusko Jaurlaritza garen aldetik gure jarduketaren oinarrizko ardatza. Gure erronka, Legegintzaldiaren hasieran, langabezia-tasak % 10etik behera murriztea zen. Eta lortzen ari gara. Horretarako, ekonomia- eta gizarte-politika publikoak sustatzen ditugu, eta horien helburu zuzena da enplegu gehiago eta kalitate gehiagokoa sortzea”.

 

“Enplegua eta suspertze ekonomikoa nahitaez daude lotuta, baina politika aktibo horiek bat etorri beharko lukete enplegu-politika pasiboekin, horiek baitira, definizioz, langabeei enpleguaren ordezko ordainsaria ematen dietenak. Hau da: langabeziagatiko prestazioak eta sorospenak. 40 urtean, ez da neurririk hartu enplegu-politika pasiboen transferentzia errealitate egiteko”, esan du Artolazabalek.

 

“Eusko Jaurlaritzak, besteak beste, lehentasunezko transferentzia gisa enplegu-politika pasiboen kudeaketa du ezarrita”, esan du sailburuak, eta esan du Nerea Kortajarena legebiltzarkideak aitortu egiten dituela Eusko Jaurlaritzak transferentzia hori lortzeko egin dituen ahaleginak Estatuak bazter utzi dituela”, esan du.

 

“Guk, orain, transferitzeko dauden eskumen horiek gauzatzeko beste aukera bat ikusten dugu. Eta, orain, zuk aukera bat ikusten duzu ere Estatuko Gobernu berriarekin, transferentzia hori lortzeko.  Ona da eskari zahar horretan batzea”, esan dio Artolazabalek Kortajarenari.

 

Beatriz Artolazabalen hitzen arabera, “lehentasunezko transferentzia da eta, horren bidez, bazterketa-egoera posibleen aurrean esku hartzeko politikak modu integralean egin ahalko genituzke. Diru-sarrerak bermatzeko sistemari esker, Euskadik hobeto eutsi zion krisi ekonomikoaren inpaktuari. Horrela, langabeziagatiko sorospena agortzen ari ziren herritarrei baliabideak eskaini ahal izan genizkien, bazterketan ez erortzeko gutxieneko diru-sarrera batzuk izaten jarraitu ahal izateko”.

 

Ezin ditugu enplegu-politika pasiboak -enplegua ez dutenen errentei eustea helburu dutenak- eta asistentzia-politikak nahastu, zeinak gizarte-politiken parte ere baitira. Politika pasiboen transferentzia Koalizio Akordioak eta Gobernu Programan ezarritako lehentasunen barruan daude, eta, gainera, Ganbera honen gehiengoaren babesa du”, esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.

 

Artolazabalen hitzen arabera, “Konstituzio Auzitegiak adierazi du borondate politikoko akordioa behar dela eta, hori dela eta, lehendabizi alde biko akordioa sinatu behar dela. Baina argi dago aldeen erantzukizuna ez dela bera. Hori horrela, Konstituzio Auzitegiak gogorarazi du, eskumenen banaketan, arduradun nagusia Estatuko Gobernua dela. Beraz, gai horretan egin beharreko bide bakarra Autonomia Estatutuarekiko errespetu demokratikoaren ondoriozkoa da, eta Estatuko Administrazioa horrekin bat egitea lortu behar da”.

 

“Garrantzitsua da Estatuak hitzartutakoa  eta Gernikako Estatutuan aurreikusten dena bete eta transferi dezan. Konstituzio-kontrakotasuneko bi errekurtso jarri dira, eta horien oinarria Estatuak enplegu-politika aktiboen arloan egiten duen eskumen-inbasioa da. Testuinguru horretan gaude, eta Transferentzien Batzorde Mistoan politika pasiboen kudeaketaren eskualdatzea nagusitzea funtsezkoa da. Horrela, ikuspegi globaletik, langabeen beharrak aplikatu eta kudeatuko genituzke”, esan du, amaitzeko.

 

 

Haurrei eta Nerabeei Arreta ematea

Bestalde, Beatriz Artolazabalek Haurrei eta Nerabeei Arreta emateko Lege-proiektua aipatu du: “Estatuak Haurren Babes Integralerako Lege Organikoa onestearen baldintzapean dago”. Nazio Batuen Umeen Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuari honako gomendio hau egin zion:arintzeko indarkeriaren aurrean umeen babes integrala bermatzen duen eta maila guztietan aplikatzen den legeriaren onarpena”. Estatua, pasa den 2018ko bigarren hiruhilekoan, Haurrei eta Nerabeei Indarkeriaren aurrean Babes Integrala emateko Lege Organikoa prestatzen hasi zen. Edukia oinarrizkoa izango da eta nahitaez bete beharko dute autonomia-erkidegoetako administrazio publiko guztiek.

 

Zuhurtasun-irizpide funtsezko bat dela eta, «Haur eta Nerabeei Arreta emateko Legea aldatzeko lege-aurreproiektua»ren testuaren zirriborroa prestatzeko lanen hasiera atzeratu behar izan zen, baina gaian aurrera egiten joan gara. Lege Organikoaren aurreproiektu hori izapidetzeko eta prestatzeko prozeduraren aurrerapena ezagutu behar zen”, esan du Artolazabalek.

 

“Hori oinarrizko araudia izanik, autonomia-mailako araudia estatu-mailakoarekin bat etor dadin bermatzeko eskatzen da, eta saihesteko lege-aldaketaren testuak oinarrizko araudian zehazten denaren aurka joan daitezkeen arau-xedapenak jasotzea eta lege organikoaren aurreproiektuan aurreikusten diren jarduketen eta garapena edo betearazpena Euskadiren eskumenekoak diren jarduketen legegintza-garapenari ez heltzea. Horrela, bada, Garrido andrea: atzerapena Estatuaren ezgaitasunaren ondorioz gertatu da. Espero dugu Estatuko Administrazio Orokorrak lege-testua ahalik eta lasterren izapidetzea, gurea onesteko”, esan du Artolazabal sailburuak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak