Eu

Lide Amilibia: “Emakumeen kolektibo batzuen ahultasunak badakigu indarkeria matxistaren tasa handiagoak dakartzala”

2019.eko ekainak 14
  • ‘Erronkak, indarkeria matxistaren biktima diren eta desgaitasuna duten emakumeenganako arretan” jardunaldia, Emakundek eta EDEKAk antolatuta

 

Bilbo, 19 06 14

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak, gaur goizean, honako hau esan du: “emakumeen kolektibo batzuen ahultasunak badakigu indarkeria matxistaren tasa handiagoak dakartzala”. Hori horrela, honako hau nabarmendu du: “desgaitasun fisikoa, intelektuala, psikikoa edo sentsoriala duten emakumeek kolektiboa horietako bat da”.

 

Hala esan du, “Erronkak, indarkeria matxistaren biktima diren eta desgaitasuna duten emakumeenganako arretan” jardunaldiaren inaugurazioan. Jardunaldia Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeak eta EDEKA - desgaitasuna dutenen euskal koordinakunde ordezkariak antolatu dute, gaur goizean, Bilbon. Irekiera horren Aitor Bedialauneta EDEKAko presidenteak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak ere parte hartu dute.

 

Amilibiak gogorarazi du Euskadin “hamar emakumetik batek desgaitasun bat edo mendekotasun-egoera duela aitortuta”; beraz, arreta eskaini behar zaio “ahultasun bereziko” egoerari. “Emakume horiek jasan ditzaketen indarkeria-mota anitzei eta maltzurrei arreta eskaini behar diegu”, esan du, “izan ere, indarkeria jasaten da, ez bakarrik fisikoki tratu txarra ematen dizutenean, kontrolatzen zaituztenean, isolatzen, izutzen zaituztenean, nahi ez dituzun gauzak egitera behartzen zaituztenean, baita, kasu batzuetan bezala, jateko, medikaziorako, norbere garbitasunerako, aulkitik ohera joateko edo ohetik aulkira joateko laguntza ematen ez dizutenean ere, besteak beste. Halaber, okerreko zaintzez edo zaintzarik ezaz hitz egitean ere indarkeriaz ari gara".

 

Gizarte Politiketako sailburuordeak esan du erakundeei dagokiela pertsona horiengana hurbiltzea, “entzun ditzaten”. “Gure erronketako bat da egoera horiek ikusarazi ahal izatea, emakume horiei babes egokia eman ahal izateko baliabideak sustatu edo bultzatzeko”.

 

Gainera gogorarazi du beren bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aldetik indarkeria jasaten duten emakumeentzako Ordainketa Bakarreko Dirulaguntzari dagokionez -Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak ematen du-, 2018an, laguntza hori jaso zuten 170 emakumeetatik 10ek desgaitasunen bat zuela aitortuta. Eta, halaber, 900 840 111 telefonoa, indarkeriaren biktima diren emakumeentzako telefono bidezko arretarako zerbitzu espezializatuaren zenbakia, emakume guztientzat dela nabarmendu du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Izaskun Landaida