Eu

Trantsizio Ekologikoaren Ministerioak, ekainaren 11an, Goi Nerbioiko saneamendu-kolektoreeen lizitazioa jakinarazi zuen

2019.eko ekainak 14

Trantsizio Ekologikoaren Ministerioak ekainaren 11an iragarri du Goi Nerbioiko saneamendu-kolektoreen lizitazioa. Ondoren, Amurrio eta Laudiorako aurreikusitako araztegiak lizitatuko ditu: EAEn saneamendua hobetzeko ekintza garrantzitsuenetarikoak dira, eta erantzuna eskaintzera datoz, oraindik orain, lurraldean, hondakin-urak tratatzeko kolektore sarerik edota araztegirik ez duten bi hiri-aglomerazio nagusienei.

Lizitazioaren jakinarazpen horren harira Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Ernesto  Martínez de Cabredok gogorarazi nahi izan du “azpiegitura berri horiek, garestiak eta teknifikatuak, teknikoki eta ekonomikoki jasangarriak izango badira momentu honetatik bertatik neurri zehatzak beharrezkoak dira: uraren gobernantza hobetzea, lotu gabeko eta sakabanatutako sistemak integratuz; eta Goi Nerbioin egiten den uraren hiri zikloaren kudeaketa profesionalizatzea.

Egungo egoera, saneamendu zerbitzua eskaintzeko hamaika administrazio eta arazteko ahalmen eskaseko sistema sakabanatua, uraren hiri-zerbitzuen antolaketa fidagarri baterantz bideratu beharra dago; gaur egun konexiorik ez duten sistemak elkarlotzea ahalbidetuz eta horiek era bateratuan kudeatuz. Hori izango baita inguruko ibaien ingurunearen egoera hobetzeko bide bakarra.

Horrenbestez, nahitaezkoa da Goi Nerbioi inguruko udal eta administrazio-batzarrak ahalmen tekniko nahikoa izango duen erakunde batean sartzen joatea Estatuak eraikiko dituen kolektore sare berri eta araztegien kudeaketa egokia egiteko. Ezinbestekoa da aipatutako bi aglomerazioetan saneamendu zerbitzu egokia eskaintzeko, eta, bide batez, ibaia, denbora luzez, jarraian, kaltetzen duen edozein erasan saihesteko.

Horren harira azpimarratu beharra dago administrazio-batzar asko dagoeneko Kantauriko Urkidetzan integratu direla, zerbitzua egoki eskaintzeko urrats garrantzitsua. Amurrio eta Laudiorekin izandako harremanarekin aurrerapauso garrantzitsuak eman dira saneamenduaren kudeaketan, adibidez, saneamendu sarera ematen diren isurketen kontrolerako ordenantzaren bitartez. Amurriok, halaber, Kantauriko Urkidetzan sartzeko urratsak eman ditu. Hala ere, oro har, Goi Nerbioin, isurketen kontrola hobetzeko beharra hor jarraitzen du, baita saneamendu tasa kobratzekoa ere. Azken horren bitartez jasotakoa, araudiak dioenari jarraiki, saneamendu sarea etengabe mantendu eta hobetzera bideratu behar da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak