Berriak Hezkuntza
Eu

Adimen-gaitasun Handiko ikasleei hezkuntza-arreta emateko Plana

2019.eko ekainak 20
  • Planaren helburuak dira gaitasun handiko ikasleen esku-hartzea sistematizatzea, eta hezkuntza komunitatea ikasle hauen errealitateaz eta eman beharreko erantzun egokiaz sentsibilizatzea eta prestatzea

  • Egun Euskadin adimen-gaitasun handiko 747 ikasle daude, Berritzeguneetako aholkularitzek horrela identifikaturik

  • Munduko Osasun Erakundearen estimazioa da ikasleen %3 inguru izan daitekeela adimen-gaitasun handikoa

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Maite Alonso sailburuordearekin batera, Adimen-gaitasun Handiko ikasleei hezkuntza-arreta emateko Plana aurkeztu du gaur goizez. Hezkuntza Sailak azken hilabeteotan atondu duen Plan honek sailaren beraren hainbat ataletako kideen parte-hartze zuzena izan du –Ikuskaritza zerbitzua, Berritzeguneak-, eta baita bi hezkuntza-sareetako ordezkariena, gaitasun handiko seme-alabak dituzten familien elkarteena eta unibertsitateena ere.

Gainera, Plana hezkuntza komunitateko hainbat eragileri, patronalei eta sindikatuei ere aurkeztu zaie, haien iritzi zein proposamenak ezagutzeko.

Legealdi honetarako Hezkuntza Sailak harturiko konpromisoen baitan kokatzen den Plan honek, hezkuntza komunitateak oro har aniztasunaren alde egiten duen ahalegina sendotzea du helburu. Erronka horrek

Erronka horren aurrean, kalitateko hezkuntza-erantzun bat eskaini behar zaie ikasle guztiei. Erantzun horrek arreta testuinguru normalizatu eta inklusibo batean ematea ahalbidetuko duten planteamendu eta printzipioetan* oinarrituta egon behar du, baina, aldi berean, desberdintasun indibidualetara egokitutako arreta espezifikoa eta zorrotza eskaini behar du. Aniztasun horri ikuspegi zabal eta inklusibo batetik eta Hezkuntza-eredu pedagogikoaren esparruan ezarritako lehentasunak kontuan hartuta emandako erantzunak kontuan hartu behar du adimen-gaitasun handiko ikasleen arreta ere.

Gaur aurkezturiko planak zenbait helburu azpimarratzen ditu, eta helburu horiek elkarrekin koordinaturik, gaitasun handiko ikasleen hautematean hobetzea dute xede, baina baita hezkuntza komunitate osoak egin beharreko esku-hartzearen sistematizazioan hobetzea ere –kontuan izanik une oro kasu bakoitza bakarra eta espezifikoa dela-:

  • Hezkuntza komunitatea Ikasle hauen errealitateaz eta hauei erantzun egokia eman beharraz sentsibilizatzea
  • Hezkuntza-komunitatea prestatzea
  • Esku-hartzea sistematizatzea
  • Berrikuntza-ekintzak sustatzea
  • Hezkuntza eta gizarte eragileekin parte-hartze prozesuak bultzatzea, ekintza kohesionatuak bermatze aldera

Gaitasun handiko ikasleak

Azken urte hauetan, adimen-gaitasun handien kontzeptualizazioan paradigma-aldaketa bat gertatu dela ikus daiteke. Ildo horretan, supergaitasunaren definizio estatikoak (funtsean adimen-kozientearen neurketan oinarrituak) alde batera uztearen alde egiten da. Horren arabera, gaitasun handia haurtzaroko ahalmen baten garapena eta eraldaketa da, helduaroan jardun eta lorpen bikainak egiteko helburua duena. Gaitasun handiko pertsonen talentu desberdinak direla eta, garapen-ibilbide desberdinak egiten dira, bai hasteko uneari bai lorpen garrantzitsuak agerian geratzen diren uneari dagokionez.

Adimen-gaitasun handiak dituzten pertsonen familiak, gizarte- eta kultura-giroak eta hezkuntza-ereduak askotarikoak dira, eta pertsona horiek desberdintasun indibidualak agertzen dituzte lorpen akademikoei eta garapen sozial, emozional eta kognitiboari dagokienez.

Gaitasun handiko ikasleen kolektiboak, esparru jakin batean errendimendu handia eta lorpen handiak izaten dituzten ikasleak ez ezik, oraindik beren aparteko trebetasunak adierazi ez dituzten, baina trebetasun horiek garatzeko ahalmen handia duten ikasleak ere biltzen ditu. Ikasle horiek guztiak ezagutu, detektatu eta identifikatu behar dira, eta haien talentua sustatu eta ongizate soziala eta emozionala bermatuko duen hezkuntza jasotzeko aukera eman behar zaie.

Kolektibo heterogeneoa osatzen badute ere, gaitasun handiak dituzten pertsonek badituzte ezaugarri komun batzuk ere: aparteko adimen-trebetasunak eta goi-mailako memoria-funtzioak dituzte, edo erraztasun eta bizkortasun handiagoa agertzen dute informazio berria barneratzeko garaian.

Zenbait mito

Sarritan, gaitasun handien inguruko erreferentziak errealitatetik urrun dauden iruzkin edo mezuekin iristen zaizkigu. Uste oker horien artean daude, adibidez: gaitasun handiko ikasle guztiak berdinak direla, arlo guztietan nabarmentzen direla, txukunak direla, zereginak amaitzen beti direla lehenak, edo ikasgelan nabarmentzeko oso motibatuta daudela. Irmotasun berberaz baieztatzen da maiz motibatuta ez daudelako jasaten dutela eskola-porrota, edo errendimendu handia dutela eta, laguntzarik gabe ere, arrakasta izan dezaketela.

Egia da, halaber, gaitasun handiko ikasleak “gizarte-moldakaiztzat” hartzeak etsaitasuna ere eragin dezakeela zenbaitetan. Uste hori eta adimenak duenari mesede egiten dion okerreko ideia elkartzen direnean, beste batzuen adimen handiagoa ez baloratzeko joera sortzen da. Kaltegarriak dira, halaber, supergaitasunik ez duten beste ikasle batzuen premiak handiagoak diren eta lehentasuna haiei eman behar zaien okerreko ideia, edo gaitasun handiko ikasleen premiei arreta eskaintzeak gainerako ikasleengan gutxiagotasun-sentimendua eragin dezakeen ideia.

Datuak eta generoa

Plan honek jasotzen dituen atalen artean, nabarmentzekoak dira Hezkuntza Sailak egun dituen datuen inguruko informazioa, bai eta ISEI-IVEIk berariaz egin duen lana ere. Hezkuntza Sailak berariazko aplikazio baten bidez (w67) egiten duen datu-bilketan, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kopurua jasotzen da (hainbat arrazoi tarteko dela, ohikoez gain behar bereziak dituztenak). Ikasle horien artean, 747 adimen-gaitasun handiko ikasle gisa daude identifikaturik. Gaitasun handiko ikasleen portzentajea, beraz, Oinarrizko Hezkuntzako ikasle guztien artean %0,20koa da Euskadin. Aipatzekoa da azken lau urteetan Euskadin gaitasun handietako gisa identifikatutako ikasleen kopurua hirukoiztu egin dela, oraindik portzentajeak baxua izaten jarraitu arren. Kontuan izan beharrekoa da Munduko Osasun Erakundeak, esaterako, eskola adinean dagoen biztanleriaren %3 ingurukoa jotzen duela gaitasun handikoen portzentajea.

Eta arreta berezia eskatzen duen beste elementu bat. Planak egin duen azterketak, arreta jartzen du adimen-gaitasun handia duten nesken kalteberatasunean ere. Izan ere, mito, estereotipo eta rol sozialak direla eta jasan behar izaten dituzten ondorioek gaitasun handiko emakume gisa osatu beharreko identitatearen konfigurazioa baldintzatzen diete, eta eskola-arrakasta, arrakasta pertsonala eta arrakasta profesionala mugatzen diete. Egun, hautemandako 10 kasutik 7 mutilak dira, eta 3 neskak.

Identifikatzeko prozesua, eta irakasleentzako materialak

Adimen-gaitasun handiko ikasleen profila oso anitza dela kontuan harturik, eta ikastetxeetako errealitatea ere horrelakoxe dela jakitun, ikasle horien identifikazioa eta eman beharreko erantzuna errazten eta sistematizatzen dituen prozedura bat ezartzen da. Hezkuntza-etapa bakoitzeko identifikazio-prozesuak ikasleen bilakaera-unearekin bat datozen zenbait jarduketa dakartza. Eskolatzearen aldi osoan berrikus daitekeen etengabeko prozesua da, eta ahalmen guztiak garatzeko estimulazio egoki bat bermatzea du helburu (bestela, baliteke ahalmen horiek inoiz ez agertzea).

Ibilbide hori hainbat eragileren parte-hartzearekin burutzen da: familia, irakasleak, irakasle aholkulari eta orientatzaileak, ikasleak, Berritzeguneetako aholkulariak eta baita Hezkuntza Ikuskaritza ere. Detektatzeko eta identifikatzeko prozesuak jarduketa espezifikoak izango ditu hezkuntza-etaparen arabera, baina Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan, honako fase hauek dituzte: iragazpena; detekzio espezifikoa; balorazio psikopedagogikoa; esku-hartze pedagogikoa eta azkenik, ebaluazioa eta jarraipena.

Azaldutako prozesu hori guztia lan Planak berak eranskinetan jasotzen dituen dokumentutan, adierazletan, adibide praktikoetan, erreferentzia bibliografikoetan eta orientabideetan oinarritzen da. Lan material horiek hezkuntzako profesionalei zuzenduak dira, detekzio eta orientazio lana berme gehiagoz eta era sistematizatuagoan egin dezaten.

*Hezkuntza arloan esku-hartzeko printzipioak

  1. Inklusioaren printzipioa

Eskola inklusiboa kalitateko hezkuntza jasotzeko aukera unibertsala bermatzen duena da, eta ikasle guztiek bizitzarako konpetentziak ikaskuntza eta bizikidetza positiboko gune komun batean ahalik eta gehien gara ditzaten sustatzen duena.

  1. Prebentzioaren eta detekzio goiztiarraren printzipioa

Jarduketa eraginkor baten oinarria hezkuntza-premien detekzio goiztiarra da. Horretarako, ikastetxeek zorrotz beteko dituzte garapena zaintzeko neurriak eskolatzearen hasieran, Haur Hezkuntzan bereziki, arreta integratu baten esparruan. Adimen-gaitasun handiaren profil guztien eta haien hezkuntza-premien detekzio eta identifikazio goiztiarra eta dimentsio anitzekoa lagungarria da hezkuntza-arloko esku-hartze pertsonalizatuak, inklusiboak eta eraginkorrak diseinatzeko.

  1. Parte-hartzearen eta lankidetzaren printzipioa.

Hezkuntza-sistemak euskarri-sare bat sustatuko du gaitasun handiko ikasleei eman beharreko erantzunaren inguruan, erantzun bateratu bat eskaintzeko. Horretarako, hezkuntza-prozesuan esku hartzen duten erakundeen, ikasleen familien eta, bidezkoa denean, foru-aldundietako oinarrizko gizarte-zerbitzuen edo espezializatuen eta osasun-arloko profesionalen laguntza jasoko dute.

  1. Genero-agerikotasuna

Plan honen esparruan, erantzun diferentziala emango da, aniztasuna –eta, bereziki, genero-aniztasuna– txikitatik kontuan hartuta. Izan ere, eremu horretan egindako azterlanek behin eta berriz erakusten dute gaitasun handiko neska gutxiago identifikatzen direla.

  1. Hezkuntza-arloko esku-hartzea malgutzea eta pertsonalizatzea

Hezkuntza-erantzun pertsonalizatua, arina eta berehalakoa behar da ikasle bakoitzaren hezkuntza-premiei erantzuteko. Malgutzearen bidez, eskolak ikasleen ikaskuntza-ibilbideak pertsonalizatzen ditu.

  1. Irakaskuntzaren pertsonalizazioa eta dibertsifikazioa

Ikasleei beren premia, interes, motibazio eta gaitasunetara egokitutako hezkuntza- eta ikaskuntza-esperientziak izateko aukerak ziurtatzea

  1. Hezkuntza-agenteen prestakuntza

Esku-hartzean parte hartu behar duten agente guztiek prestakuntza egokitua eta eguneratua jaso behar dute hezkuntza-agente guztien, Sailaren laguntza-zerbitzuen, Hezkuntza Ikuskaritzaren eta ISEI-IVEIren arteko lankidetzaren eta erantzukizun partekatuaren bidez, eta, hala badagokio, unibertsitatearen laguntzarekin edo beste agente espezifiko batzuen esku-hartzearekin.

  1. Ebaluazioa eta jarraipena

Hartutako neurrien eta aplikatutako prozeduren ebaluazioa, ikasleen garapenaren ebaluazioa eta ikasleen ongizate pertsonal eta sozialaren mailaren ebaluazioa ezinbestekoak izango dira prozesuak ikasle horien premietara egokitzeko.

  1. Maila batetik bestera igarotzeko prozesuei eskaini beharreko arreta berezia

Ikasleek eta haien familiek Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara edota Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara igarotzean planteatzen dituzten premietara egokitutako hezkuntza-erantzun bat eskaintzeko egin beharreko jarduketak koordinatzeko ahaleginak egingo dira.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko ekainak 22

    Quisiera saber si es accesible para la ciudadanía, de ser adí, indicar enlace, en caso, contrario, solicitar su accedibilidad en base a la Ley de transparencia y acceso a la información pública. Un saludo

  • 2019.eko ekainak 22

    No he leído nada sobre la atención a las dobles excepcionalidades. Luego me temo que serán desatendidos (como la mayoría en la actualidad). Además, no sé de dónde se sacan lo de "por ejemplo, la OMS, estima el porcentaje de altas capacidades en torno al 3% de la población ". Cuando me señalen el artículo original de semejante afirmación empezaré a tomármelo en serio. Por cierto, ¿no confunden términos? Porque AACC no es SD, y lo del 3% no lo citan ni Renzulli ni otros expertos en el tema. Me da que algunos "mitos" siguen anclados incluso entre los que quieres acabar con los mitos que envuelven a este sector de la población. ¿Tienen claro realmente a quienes quieren atender? ¿Quién va a ser el formador de los agentes educativos? Porque la calidad de la atención irá en consonancia con la calidad de la formación, la dotación y gestión presupuestaria, la calidad del seguimiento, evaluación y replanteamiento en función de los resultados.

  • ARL
    2019.eko ekainak 20

    No me creo NADA. A los alumnos incluido en el listado de NEE por Altas Capacidades a día de hoy, se les atiende en función de la profesionalidad del Profesor con que te encuentras, ya existían Herramientas y orientación para su atención, y hasta la fecha, no he encontrado a un solo profesor que conociera esta "Guía", y entregándosela en mano, solo algunos se han molestado en leer las partes ya subrayadas como fundamentales (por facilitarles el trabajo de leer el documento), ni hay formación, ni fondos, ni seguimiento por parte del Departamento de Educación. Así que, repito NO ME CREO NADA. Pero queda muy chulo decir todas estas cosas, aunque luego solo quede ahí EN EL PAPEL.

  • 2019.eko ekainak 20

    Cuáles van a ser los criterios para elegir los centros que van a tomar parte en el programa piloto?

  • 2019.eko ekainak 20

    Me parece genial que se implante este plan y se haga una detección de alumnos con altas capacidades.
    Pero también me gustaría que se hiciese una detección de alumnos con DISLEXIA, existen unos test criba que se pueden pasar en los últimos años de Educación Infantil, que muestran unos indicadores de niños con posibilidad de tener DISLEXIA. Teniendo en cuenta la plasticidad cerebral de los niños a esas edades es importante empezar a esas edades con la intervención logopédica.
    Hay que tener en cuenta que la dislexia afecta más o menos al 10% del alumnado y es una de las causas importantes del fracaso escolar.

Ekitaldiko kargudunak