Eu

IVAP-ek hirigintzaren inguruan duen prestakuntza-ikastaroko ikasleek enpresa eta erakundeetan praktikak egiteko diru-laguntzen deialdia zabalik da

2019.eko ekainak 20
  • Ikasleek, horrela, praktiketako 300 ordutan, zuzeneko harremana izan ahalko dute hirigintzaren arloko lan-jarduerarekin
  • IVAPek 22.000 euro bideratuko ditu deialdi horretara, eta Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) kudeatuko du 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, EHAAk, gaur, “EBAZPENA , 2019ko ekainaren 10ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakundeentzako eta enpresentzako deialdia zabaltzen duena, praktikak egingo dituzten ikasleak har ditzaten, LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) Ikastaroa»ren esparruan (2018-2019) argitaratu du. Horrela, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (HAEE/IVAP) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako “2018-2019 Hirigintzako eta Lurralde Ikasketetako XLIV. Ikastaro”ko ikasleek erakunde eta/edo enpresetan diruz lagunduta egingo dituzten praktiken deialdia ireki da.

Ikastaroak 700 orduko iraupena du eta, gainera, 300 orduko praktikaldia izango du, ikastaroa osorik gainditu duten ikasleentzat, baldin eta hirigintza-arloan 48 hilabetetik beherako lanbide-esperientzia badute, azken 8 urtean. Praktikak ez dira beharrezkoak izango ikastaroa egin dela egiaztatzen duen diploma eskuratzeko, eta urteko azken hiruhilekoan egingo dira.

IVAPek, guztira, 22.000 euro bideratuko ditu diru-laguntza horietarako; laguntza bakoitzeko ez da gaindituko, inolaz ere, 2.222,22 euroko kopurua, eta Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) kudeatuko du diru-laguntzaren esleipena eta segimendua.

Diruz lagundutako praktikak, bihartik aurrera, hilabeteko epean eskatu ahalko dira eta eskabideak tramitazio elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, IVAPen orrian (www.ivap.euskadi.eus).

HELBURUA

Deialdia IVAPen “2019ko Dirulaguntzen Plan Estrategiko”an sartzen da. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak deialdiaren bidez duen helburua da lurralde-antolamenduarekin eta hirigintzarekin zerikusia duten arloetan diharduten pertsonen prestakuntzari eta birziklapenari bide ematea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak