Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzaren eta Osasun Sailaren gomendioak beroaren ondorioak saihesteko

2019.eko ekainak 25

Euskadin jasan daitzakeen tenperatura altuen ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak Beroaren ondorioak saihesteko plana, 2019 egin du, eta ondoren aipatuko ditugun hainbat prebentzio-neurri hartzeko gomendatzen diute. Arrisku-taldeen kasuan (gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak, adingabeak eta adinekoak) neurri horiek hartzea bereziki garrantzitsua da:

 

Likidoen kontsumoa:

  • Edan ura egun osoan, baita egarririk gabe ere, izerdiagatik galdutakoa berreskuratzen lagunduko dizu.
  • Saiatu kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak ez edaten. Ez dute egarria asetzen eta gorputzeko likido gehiago galarazten dute.

Elikagaien kontsumoa:

  • Jan entsalada, barazki eta fruta gehiago, izerdiagatik galdutako gatz mineralak berreskuratzeko.
  • Saiatu gantz edo koipe askoko janariak ez jaten eta otordu oparoak ez egiten, berora egokitzea zailtzen baitute.

Etxean:

  • Itxi leihoak eta jaitsi pertsianak, eguzkiak jotzen badu. Baliatu bero gutxieneko uneak etxea aireztatu eta freskatzeko.
  • Saiatu zu zauden gelan haizagailu bat edukitzen. Bero handia sentitzen baduzu, freskatu gorputza ur hotzarekin, aurpegia eta eskuak batez ere.

Kalean:

  • Eguzkitan egotea saihestu eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan -Kalera irten behar baduzu, jantzi txapela, eguzkitako betaurrekoak eta azala eguzkitik babesteko produktua.
  • Saiatu izerditan jarriko zaituen ahalegin fisikorik ez egiten, bero handieneko orduetan.
  • Eguzkitan lan egin beste erremediorik ez baduzu, estali burua txapelen batekin, eta gorputza arropa arin eta transpiragarriarekin. Ur asko edan, -2-4 edalontzi ur orduero.

Zaindu pertsona ahulak:

  • Arreta berezia jarri ume txikietan, adineko pertsonetan eta gaixo daudenetan (ohean daudenak, jateko gogo handirik ez dutenak, sukarra dutenak, giltzurrunetako gaixotasunak dutenak, diuretikoak edo antiinflamatorioak hartzen dituztenak, egarria nabaritzen ez dutenak….)
  • EZ DU geratu behar inork SEKULA aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu baten barruan, nahiz eta itzalean egon.
  • Adineko pertsonek zailtasunak eduki ditzakete babes-neurriak hartzeko, batez ere bakarrik bizi direnek edo mendeko direnek; beraz, bisitatzea eta haiekin hitz egitea egunean zehar komeni da.
  • Kontsulta ezazu osasun arloko langileekin, tenperatura altuekin lotuta dagoen sintomaren bat baduzu (ahultasuna, nekea, zorabioak, goragalea...).

Larrialdi kasuan, deitu 112 telefonora.

 

Informazio gehiago hemen .

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 25a

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau