Berriak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriartek "Udalen zeregina hezkuntzan" jardunaldian parte hartu du

2019.eko uztailak 01

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, irekiera eman dio Euskadiko Eskola Kontseiluak eta EUDELek “Udalen zeregina hezkuntzan” goiburuarekin antolatu duten jardunaldiari.

Uriarte sailburuak hezkuntza elkarrekin eraikitzea beharrezkoa dela nabarmendu du. “Hezkuntzarako dugun eskubidea eskolan ezezik, gizarteko eta bizitzako arlo guztietan ere gauzatzen da. Auzoetan, herrieta, edota hirietan”, esan du. Hau horrela, Hezkuntza sailburuak eskola orduetatik eta guneetatik kanpora ere hezkuntza eskubidea, gizarte justizia eta ekitatea oso presente izan behar direla azpimarratu du. “Argi izan behar dugu errealitate hau”, gehitu du. Gainera, Cristina Uriartek eskolak eta udalerriak elkar ezagutzearen garrantzia nabarmendu du, izan ere, Uriarteren ustez, hezkuntza eraikitzeko bidea elkarrekin egitea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak