Eu

2,2 milioi euro kostaldean toki garapen parte hartzaileko proiektuak gauzatzeko (Gobernu Bilera 2019-07-02)

2019.eko uztailak 02

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak Gobernuari igorri dizkio, jakinean egon dadin, 2019ko ekitaldian toki garapen parte hartzaileko proiektuetarako laguntzak arautzen dituzten oinarriak. Itsas Garapen Elkartea arrantza sektoreko tokiko ekintzarako taldeari onartutako proiektuetarako laguntzak dira, eta Itsasoaren eta Arrantzaren 2014-2020 Europako Funtsaren esparruaren barruko arrantza guneen garapen jasangarrirako izango dira.

2019an, 2.232.500 euro bideratuko dira, guztira, laguntza programa hori finantzatzera. Era berean, 632.000 euro 2019ko ordainketa kredituak dira, eta 1.600.000,00 euro 2020rako konpromiso kredituak.

Itsas Garapen Elkartea izeneko Tokiko Ekintza Taldeak eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak 2017ko urtarrilaren 1ean sinatu zuten tokiko garapen parte hartzaileko estrategia honetarako hitzarmena, zeina udalerri hauetan aplikatuko den: Bermeo, Mundaka, Ondarroa, Getaria, Mutriku, Berriatua, Elantxobe, Orio, Hondarribia, Pasaia, Zumaia, Lekeitio, Lemoiz, Zierbena, Santurtzi eta Donostiako arrantza portua.

Laguntzen onuradun izan daitezke pertsona fisikoak edo juridikoak, arrantzaleen kofradiak eta euren federazioak, arrantza sektoreko elkarte profesionalak eta euren federazioak, ekoizleen erakundeak eta euren elkarteak eta, halaber, bakarrik arrantzaleen kofradiez edota arrantza sektoreko elkarteez osatutako irabazi asmorik gabeko erakundeak. Laguntza eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko