Eu

Beatriz Artolazabal: “betiOn telelaguntza zerbitzua nazioarteko erreferentea da adinekoentzako arretan; autonomia, segurtasuna eta ahalduntzea ematen dizkie”

2019.eko uztailak 03

 

  • Euskadiko Telelaguntza Zerbitzu Publikoaren bi gida berriren aurkezpena
  • Erabiltzaileen gogobetetasun-maila: 4,46koa 5etik
  • betiOnek 53.108 pertsonari ematen die zuzenean zerbitzua: urtebetean, % 6 areagotu da
  • Telelaguntza 75 urtetik gorakoei, 65 urtetik gorako mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei eta gaixotasun mentala duten pertsonei zuzentzen zaie

VG 03 07 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “betiOn telelaguntza zerbitzua nazioarteko erreferentea da, eta adinekoentzako arreta-eredua; autonomia, segurtasun eta ahalduntze maila handia eskaintzen die”. Artolazabalek, gaur goizean, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordearekin eta Emilio Sola Gizarte Politiketako zuzendariarekin batera, betiON Euskadiko telelaguntza zerbitzu publikoaren bi liburuxka berri aurkeztu ditu.

 

Horietako bat generikoa da, eta zerbitzuari buruzko informazioa eskaintzen du. Bertan, honako hauek aipatzen dira: betiONek zer eskaintzen duen, nola kudeatzen den, zer teknologia erabiltzen duen eta gorabehera tekniko baten kasuan zer egin daitekeen. Beste gida “autozaintzan eta zaintzaileentzako oinarrizko zainketan” datza, eta zaintzailearentzako laguntzarako telelaguntza programaren barruan sartzen da.

 

“betiOn telelaguntza zerbitzuak 53.108 pertsonari ematen die zuzenean zerbitzua –% 6ko igoera urtebetean–, eta arreta pertsonalizatuan oinarritzen den etengabeko hobekuntzaren helburu da; horretarako, erabiltzaile bakoitzaren beharrak ditugu ardatz”, esan du Artolazabalek. Azken hilabeteetan, Uruguayko, Alsaziako, Kataluniako eta Txileko toki-gobernuetako zenbait ordezkaritzak zerbitzuaren kudeaketaren gaineko interesa erakutsi dute

 

Gaur egun, betiON zerbitzua bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoei zuzentzen zaie; gizarte-zerbitzuek aitortutako mendekotasun-egoeran edo ahultasun-egoeran bizi diren 65 urtetik gorakoei; adimen-desgaitasuna, fisikoa edo sentsoriala eta mendekotasun aitortua duten pertsonei, maila edozein dela ere; eta buruko gaixotasuna diagnostikatuta duten eta mendekotasun-egoera aitortua edo gizarte-bazterketako arriskua bizi dutenei.

 

Laguntza

Telelaguntza gizartean laguntzeko eta esku hartzeko zerbitzu teknikoa da, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eskaintzen duena, eta erabiltzaileei aukera ematen die, telefonoaren bidez eta komunikaziorako ekipamendu informatiko bereziarekin, etengabeko arreta-zerbitzua izateko, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, gizarte-larrialdietako edo -beharrizaneko egoeretara egokitutako erantzuna emateko prestakuntza berezia duten pertsonen eskutik.

 

2018ko azken urteko inkestan, erabiltzaileek 4,46ko nota eman zioten 5etik gogobetetasun-mailari; horrek erakusten du zerbitzu horrek onarpen-maila handia duela erabiltzaileen artean.

 

Zerbitzu hori jaso nahi duten pertsonek beren udaleko oinarriko gizarte-zerbitzuen bidez jo dezakete zerbitzura, 012 telefonoaren bidez, ZUZENEANen bidez edo honako webgune honen bitartez: www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-contss/es/contenidos/informacion/teleasistencia/es_teleasis/teleasistencia.html

 

“Euskadiko telelaguntza teknologia berrien eskutik bilakatzen joan da, harik eta pertsonan oinarritzen den laguntzarako eta segimendurako zerbitzu proaktibo bilakatu arte, eta harekin dihardu elkarreraginean zenbait baliabideren bidez: telefono-deiak eta alerta teknologikoak hartu eta jasotzea, asistentziak eta baliabideetara bideratzea eta etxeko bisitak. Horrela, pertsonak beren ohiko familia- eta gizarte-ingurunean denbora gehiagoz mantentzeko bide ematen da”, esan du Beatriz Artolazabal sailburuak.

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @vldani
    2019.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📕 Presentación de cuatro nuevas guías del Servicio Público de Teleasistencia de Euskadi @betionejgv ➡︎ https://t.co/wqFLq1ZMJS

  • @mbegolarrinaga
    2019.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 📕 @betionejgv - Euskadiko Telelaguntza Zerbitzu Publikoaren lau gida berriren aurkezpena ➡︎ https://t.co/Rn1vRzWtOF https://t.c

  • @Gob_eus
    2019.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    🔵 @betionejgv - Euskadiko Telelaguntza Zerbitzu Publikoaren lau gida berriren aurkezpena ➡︎ https://t.co/TzW6nEIdga https://t.co/pyD8RCJwCP

Ekitaldiko kargudunak