Berriak Hezkuntza
Eu

Hezkuntza Sailak Ordezkagunea plataforma aurkeztu du, irakasleen ordezkapenak telematikoki kudeatzeko

2019.eko uztailak 06
  • Datorren ikasturtetik aurrera, plazak esleitzeko eta ordezkapenak egiteko prozesu guztiak telematikoak izango dira
  • ordezkagunea.euskadi.eus webgunean, interesa duten pertsonek eskainitako plazetako bat eskatzeko aukera izango dute egunero

 Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkatzea kudeatzeko plataforma informatiko berriaren abiaraztea iragarri du datorren 2019-2020 ikasturterako.

Iragan maiatza erdialdetik Hezkuntza Sailak erreminta berria erabili du ordezkapenak egiteko, bere erabilera hobetu eta hasiera batean aurki zitezkeen balizko arazoak zuzendu ahal izateko. Probaldi hori amaituta, ondorioz, Ordezkagunea plataforma datorren ikasturtearekin batera abiaraziko da behin betiko.

2019-2020 ikasturtetik aurrera ordezkatze guztiak telematikoki egingo dira. Ikasturte hasierako irakasleen adjudikazioak bukatu berri den ikasturtean egin ziren telematikoki lehen aldiz eta hemendik aurrera eguneroko ordezkapenak ere prozedura hori aplikatuz egingo dira (kasu honetan, Ordezkagunearen bitartez).

 

Oso pauso garrantzitsua da Hezkuntza Sailaren ustez, ikastetxe publikoetan hutsik dauden plazak estaltzeko nahia duten pertsonetan izango duen eragina dela eta.

Plataforma hau abiaraztearekin batera Hezkuntzak kudeatzen dituen administrazio-prozesuak modernizatuko dira. Eta, horrez gain:

 

  • Beren eskariak jarraitzea eta kudeatzea erraztuko die interesa duten irakasleei,
  • adjudikazioaren gardentasuna handituko du,
  • berme eta segurtasun juridiko handiagoa eskainiko du
  • eta informazio guztia uneoro eguneratua izatea eta interesa duten pertsonen eskura izatea ahalbidetuko du.

Edozein euskarri -telefono, ordenagailu edo tableta- erabil daiteke Ordezkagunera sartzeko. Euskarri horien guztien bitartez, ikastetxeen ordezkatze-beharrak jaso ondoren Hezkuntza Sailak egunero eskainiko dituen plazak ezagutzeko aukera izango du interesa duen pertsonak. Plazaren bat estaltzeko hautagaiek aldez aurretik ezarri dituzten ezaugarriak (esaterako, plaza lurralde bakar batean izatea edo lanaldi erdikoa izatea gutxienez) betetzen dituzten plazak baino ez dituzte ikusiko beren pantailetan.

Egunero, eta aldez aurretik ezarritako uneren batean, estali beharreko plazak argitaratuko ditu plataformak eta hautagaiek epe zehatz bat izango dute plaza horietakoren bat estaltzeko beren interesa adierazteko. Hautagai bat baino gehiago dagoenean plaza bat estaltzeko, puntuaziorik altuena duen pertsonari esleituko zaio.  

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak