Eu

Gironde´ko ordezkaritzak “Gautena” autismoaren elkartearen jarduera ezagutu du, Donostia´n

2019.eko uztailak 10
  • Autismoa duten pertsonentzako arretaren inguruko ezagutzak eta esperientziak trukatzea
  • Autismoaren arloko euskal kudeaketa erreferentziazkoa beste herrialde eta eskualde batzuentzat

DSS, 19 07 10

Edith Moncoucut Girondeko departamentu Kontseiluko Adinerako autonomia, Handicap eta Politiketarako presidenteordea eta Sébastien Saint-Pasteur Pessac-eko kantoiko (Bordele) kontseilaria autismoari buruzko Akitaniako elkarteetakoek, ospitaleetako zuzendariek, desgaitasuna duten pertsonen zentroetakoek, Girondeko eskualdeko Osasun Agentziak eta Bordeleko Unibertsitatekoek eratutako 13 kideko talde bateko buru izan dira. Taldeak, gaur goizean, autismoaren inguruko Gautena elkartearen instalazioak eta baliabideak bisitatu ditu, Noemí Ostolaza Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko arduradunarekin eta Amaia Lopetegi eta Juan Cid erakundeko zuzendariarekin eta presidentearekin batera.

 

“Akitania Berria/Nafarroa/Euskadi euroeskualdearen jardueraren barruan, enplegu-zerbitzu publikoen, enplegurako prestakuntzaren, gazte-enpleguaren eta gizarte-zerbitzuen arloan, Gironde eskualdeak interesa erakutsi du Euskadik autismoari eskaintzen dion kudeaketa ezagutzeko, batik bat Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde-elkarteak protagonista dituena, beren generoan erreferente direla aintzat hartuta. Gautenak, Donostian, foru-aldundien, udalen eta Eusko Jaurlaritzaren erakunde-laguntzan eta familien beren laguntzan oinarritutako zerbitzuak ditu.

 

Juan Cid Gautenako presidenteak eta Noemi Ostolaza Eusko Jaurlaritzakoak Gautena aurkeztu dute, eta haren historiaren eta funtzionamenduaren xehetasunak eman dituzte eta zerbitzuak deskribatu dituzte, administrazioarekiko harreman-eredua.  Amaia Lopetegi Gautenako zuzendariak Akitaniako ordezkaritzari eskubideetan oinarritzen den arreta-ereduaren xehetasunak eman dizkio. Gero, eguneko zentro bat eta helduen etxebizitza bat bisitatu dituzte.

 

Bordeleko ordezkaritzan, honako hauek ere parte hartu dute: Ghislaine Soubiroux Asper 33 elkarteko ama eta kidea; Nathalie Jeanne Alter z'égaux elkarteko ama eta kidea; Sylvie Meunier L'oiseau Lyre ospitaleko zuzendaria; Marie Christine Dulieu Autismo ADAPEIko zuzendaria; William Theviot Gem Tertio elkartekoa; Véronique Labidoire Osasuna Sustatzeko Zuzendaritzako haur ahulentzako aholkulari teknikoa; Nadine Palard eta Odile Arnaud desgaituentzako departamentu etxe-kontseiluko agenteak; Marie Talédec Europako eta Nazioarteko Zerbitzurako Kontseiluko agentea; Isabelle Augieras, Sandrine Lys,  Alice Laborde autismorako baliabideen zentrokoak, eta Eric Dugas Bordeleko Unibertsitatekoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak