Berriak
Eu

Euskadiko Turismoa berriro ere Buenos Aireseko La Plaza Antzerki Gunean aurkeztuko da

2011.eko apirilak 01

 

Bigarren aldiz, Eusko Jaurlaritzak Mercosurrentzako duen Ordezkaritzak,  hiriburu argentinarrean, La Plaza Antzerki Gunean Euskadiko turismoa sustatuko du. Ekimen hau Espaniar Turismo Bulegoaren laguntzarekin bideratu da eta lau hilabetez, bai Espainia eta baita autonomia-erkidegoek ere beraien eskaintza turistikoa azaltzeko leiho bat irekitzeko aukera izango dute.

Elvira Cortajarena Ordezkariarekin batera, hitzarmen sinaketan, baita Julio Moreno Ventas, Espainiar Enbaxadako Turismo Kontseilaria, Jordi Font, Argentinako Catalunya Ordezkaria eta Sergio Bareiro, Paseo La Plazako Gerente Komertziala ere, izan ziren.

Ekainaren 10etik uzatailaren 10era Euskadiko hilabetea izango da. Aurretik Espainiar ata Catalunyako eskaintza turistikoa eta atzetik, uztailan Andaluzia aurkeztuko da.


Euskadiko promozioa astero 500 bisitari dituen Vip egongelan zabalduko da. Euskal gastronomiaren eredu ezinhobearekin bat, Euskadi ezagutu eta bertatik bidaiatu ahal izateko iformazio liburuxkak eta ikus-entzunezko materiala eskuragarri izango da.

Baita antzenrki-areto eta aparkalekuetan ere, presentzia instituzionala; laguntzaile bidezko promozio ekimenak eta publikoari eskaintzen zaizkion esku-programentan tartekoak izango dira.

La Plaza Antzerki Gunea, Buenos Aires hiriko bihotzean kokatzen da eta  hilabetero 20mila bisitari dituen bost areto ditu. Bere helbidea Corrientes 1660 da eta bere eskaintza kulturala www.paseolaplaza.com.ar web horrialdean kontsulta daiteke.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria