Eu

Pedro Azpiazu Sailburuak "EZKO, 30 urteko zerga harmonizazioa Euskadin" jardunaldia inauguratuko du

2019.eko uztailak 19

EUSKADIKO ZERGA KOORDINAZIORAKO ORGANOAREN XXX. URTEURRENA: “EZKO: ZERGA-HARMONIZAZIOKO 30 URTE EUSKADIN”

  • Jardunaldia Donostian izango da, datorren uztailaren 19an, UPV/EHUko Uda Ikastaroen esparruan

  • Pedro Azpiazuk inauguratuko du ikasturtea; hartan, EZKOn parte hartu izan duten hamabi bat adituk parte hartuko dute

EZKOren eginkizun nagusia da foru-aldundien arteko harmonizazioa, koordinazioa eta lankidetza sustatzea, beren zerga-eskumenak baliatzean, zerga-kudeaketan eraginkortasun handiagoa lortzeko. Eta, erakundeen arteko organo horren barruan, modu koordinatuan antolatu izan dira, duela 30 urtetik, funtsean harmonizatuak diren foru-mailako zerga-sistemak zehaztu dituzten zerga-erreforma nagusiak.

Uda ikastaro honetan, Euskadiko zerga-harmonizazioaren gaia aztertu nahi da; horretarako, EZKOren lanaren iraganetik, orainetik eta etorkizunetik egingo da ibilbidea eta, horretarako, zerga-eremuko koordinazioaren, harmonizazioaren eta lankidetzaren eremuko eragile nagusiek parte hartu dute. Haiek izan ziren hastapenen protagonistak, sortu zen lehendabiziko urteetan; haiek parte hartu dute, gerora, garapenean. Halaber, erakundeen arteko organo honetan gaur egun lan egiten dutenek ere parte hartu dute.

Jardunaldia irekitzeko ekitaldian Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburua, Jose Luis Larrea EZKOko lehen presidentea (1989-1990) eta Itziar Agirre EZKOko gaur egungo presidentea izango dira.

Juan Miguel Bilbao EZKOko presidenteak (1995-2009 eta 2013-2017) erakundeen arteko organo horren 30 urteen balantzea egingo du; Iñigo Balerdi Gipuzkoako Foru Aldundiko Araudi Garapenaren eta Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko buruak zerga-harmonizazioaren sistemaren printzipioetan sakonduko du; Javier Armentia Arabako Foru Aldundiko Zerga Araudiaren Zerbitzuko buruak harmonizazioaren vs foru-eskumenaren arteko orekan oinarrituko du bere hitzaldia; Ane Etxenausia Eusko Jaurlaritzako Zerga Administrazioko egungo zuzendariak eta EZKOko idazkariak koordinazioko eta zerga-harmonizazioko erronka berriez hitz egingo du, eta Gemma Martinez Bizkaiko Foru Aldundiko Zerga Politikaren Zerbitzuko buruak eta “Ad Concordiam”eko Zuzendaritza Batzordeko kideak egingo ditu jardunaldiaren balantzea eta itxiera.

Aurtengo martxoan eta EZKOren XXX. urteurrenaren esparruan, Vitoria-Gasteizen arrakasta handiz egin zen Zerga Politika Genero Ikuspegitik lehen jardunaldia, genero-ikuspegiaren bidez zerga-politikak hobetzeko asmotan. Bertan, ekonomiaren eta generoaren arloetako prestigio handiko hizlariak izan ziren, besteak beste Ángela O`Hagan, Glasgow Caledonian Universityko Berdintasuneko eta Politika Publikoko irakaslea.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ogasunaEJGV
    2019.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | "#EZKO: Zerga-harmonizazioko 30 urte Euskadin" ikastaroa inauguratu dut gaur goizean: https://t.co/ZKHRfpEYL8 Euskadi…

  • @ogasunaEJGV
    2019.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | Esta mañana he inaugurado el curso "#OCTE: 30 años de armonización fiscal en Euskadi": https://t.co/pcUBV99JeZ Han pa…

  • @PedroAzpiazu
    2019.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    📝 | "#EZKO: Zerga-harmonizazioko 30 urte Euskadin" ikastaroa inauguratu dut gaur goizean: https://t.co/ZKHRfpEYL8 E… https://t.co/sQ2BShBO7A

  • @PedroAzpiazu
    2019.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    📝 | Esta mañana he inaugurado el curso "#OCTE: 30 años de armonización fiscal en Euskadi": https://t.co/pcUBV99JeZhttps://t.co/txbDrKgSLX

Ekitaldiko kargudunak