Eu

Eusko Jaurlaritzak 50.000 euroko dirulaguntza onartu du Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearentzat, abesbatzen jarduera dinamizatzeko asmoz (Gobernu Bilera 2019-07-16)

2019.eko uztailak 16
  • Laguntza honen bitartez erreferentziazko abesbatzen jarduera indartuko da eta atzerrira ateratzeko aukerak ahalbidetuko dira

Eusko Jaurlaritzak, bere gaurko Gobernu Kontseiluan, Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearentzako 50.000 euroko dirulaguntza zuzena onartu du. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza honen xedea da Euskadin dauden abesbatzen esparruan erreferentziako proiektuak sustatzea, abesbatzen jardueraren profesionalizazio-maila eta kalitatea indartuz.

                Eusko Jaurlaritzatik sustatutako Kultura Auzolanean planaren inguruan burututako gogoeta-prozesua dago dirulaguntza honen jatorrian. Proposamen horren esparruan, eragile gehienak bat etorri ziren abesbatzen jarduera indartzeko beharrarekin, baita kalitate profesionaleko jarduerak eta abesbatzak sustatzearekin eta babestearekin ere. Testuinguru horretan, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak erreferentziazko abesbatzen proiektu estrategikoak sustatzeko bere proposamena aurkeztu zuen. Ekimen horrek hiru helburu nagusi ditu:

  • Erreferentziazko abesbatzen jarduera indartzea eta laguntzea.
  • Kalitate handiko koralak sustatzea, gure mugetatik kanpo goi-mailako jaialdi eta lehiaketetan aritzeko aukera ahalbidetuz.
  • Erreferentziazko abesbatzen oinarrizko egitura eta laguntza profesionala indartzea.

Iazko dirulaguntzaren bidez lau abesbatzaren proiektuak diruz lagundu ziren: Easo Abesbatza, Kea Ahots taldea, Kup taldea eta Landarbaso Abesbatza.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko