Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburuak Buenos Aires probintziako Poliziaren formakuntza-zentroak bisitatu ditu

2019.eko uztailak 17

Mahai-inguru batean parte hartu du polizia-emakumeekin, eta emakumeek Polizian duten egoera aztertu dute

La Plata, 2019ko uztailak 17

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Buenos Aires probintziako Polizia Formakuntzako Institutuaren Superintendentzia eta erakunde horren mende dauden zentroak, hau da, Coronel Adolfo Marsillach Poliziaren Goi Eskola eta Polizia Espezialitateen Goi-mailako Ikasketen Zentroa, bisitatu ditu gaur goizean Marcela Martí superintendente komisario nagusiarekin batera. Arratsaldean, sailburuak Juan Vucetich Eskolan egin den mahai-inguru batean parte hartu du. Gaia izan da “Emakumeen egungo egoera Polizian”, eta hierarkia ezberdinetako beste lau emakumerekin batera parte hartu du.

 

Argentinara egiten ari den bidaia instituzionalean, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Marcela Martí superintendente komisario nagusiaren laguntzaz ezagutu du Buenos Aires probintziako polizia-kidegoek jasotzen duten formakuntza.

 

Formakuntza-zentro horien helburuetako bat Buenos Aires probintziako polizietako eta herrialdeko beste segurtasun-indar batzuetako kideen formakuntza eta gaikuntza sustatzea da, eta karrera, ikastaro, jardunaldi, mintegi eta polizia-lanerako egokia den beste edozein modalitateren bidez ematen da formakuntza hori. Zentro horietan foroei, GKEei eta segurtasun publikoaren arloko erakundeei zuzendutako gaikuntza ere ematen da. Bestalde, polizia-erakundeak gaitzera bideratutako goi-mailako beste hezkuntza-erakunde batzuekin ezagutzak trukatzea eta harremanak ezartzea ere sustatzen da.

 

Bisitan zehar Segurtasuneko sailburua Coronel Adolfo Marsillach Poliziaren Goi Eskolako zuzendariarekin, Claudio Tressarekin, eta Polizia Espezialitateen Goi-mailako Ikasketen Zentroaren zuzendariarekin, Sebastián Laborderekin, elkartu da.

 

Juan Vucetich Eskolan mahai-inguru batean parte hartu du Segurtasuneko sailburuak Marcela Martí superintendente komisario nagusiarekin eta hierarkia ezberdinetako hiru polizia-emakumerekin batera.

 

Ondoren, “Polizia Analisi Prediktiboa” gaiari buruzko txostena aurkeztu du Gastón Pezucchi komisario nagusiak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak