Eu

Merkalan, Lanbideren enplegu eta formakuntza azokaren lehen edizioa Donostian izango da, urriaren 21ean eta 22an

2019.eko uztailak 22

 

  • Merkalan azoka Kursaalean izango da, Enpleguaren II. Nazioarteko Kongresua denean
  • Enpresen eta enplegu-eskatzaileen arteko harremanari bide emango zaio
  • Espazioen diseinuak Lanbideko erabiltzaileen eta enpresen errekerimenduak aurreikusten ditu

 

VG 2019 07 22

Urriaren 21ean eta 22an Donostia Merkalan enplegu- eta formakuntza-azokaren lehen edizioaren egoitza izango da; azoka profesionalen poltsa areagotu nahi duten enpresei eta merkatuak eskaintzen dizkieten lan-aukerak ezagutu nahi dituzten pertsonei zuzentzen zaie.

 

Lanbidek lehen aldiz antolatu du horrelako ekitaldi bat, enpresen, enplegu-eskatzaileen eta sektoreko erakundeen arteko harremanari bide emateko helburu bikoitzarekin eta bere jarduera-katalogoa, laguntza-programak eta enpleguarekin eta prestakuntza okupazionalarekin zerikusia duten zerbitzuak zabaltzeko.

 

Borja Belandia Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia ziur dago Merkalanek, enpresa eta pertsonen arteko hurbilketarako aukera emateaz gainera, “bide emango duela kontrataziorako eta aukera bat izango dela enpresek beren lankidetza-sareak sortu ahal izateko”.

 

Lanbideren azoka Kursaal Biltzar Jauregian izango da, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu duen Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresuarekin paraleloan.

 

Merkalanek 1.100 metro koadroko azalera izango du; Kursaaleko beheko solairua hartuko du. Azoka zabalik egon da, etenik gabe, 09:00etatik 17:00etara. Diseinuan zerbitzuaren erabiltzaileen eta enpresen errekerimenduak izan dituzte aintzat, beraiek baitira Lanbideren solaskide nagusiak. Horrela, azoka bisitatzen dutenek Euskal Enplegu Zerbitzuaren sareko 43 bulegoren batera joko balute bezala zeharkatu ahalko dute; alegia, enplegurako ibilbide osoa egin ahalko dute.

 

Horren harira, Belandiak honako hau zehaztu du: “Merkalan arlo tematikoetan banatuko da, eta horiek bat etorriko dira Lanbidek lan-aktibazioaren eremuan ematen dituen zerbitzuekin, esaterako: eskaria, orientazioa, prestakuntza edo ekintzailetza”.

 

Enpresentzako arloa

Aurreko zerbitzuekin batera, Merkalanek enpresei zuzendutako arlo berezia izango du, haiek lanpostuak eskaini eta hautagaiei elkarrizketak egin ahal izateko. Kalkuluen arabera, 700 lanpostu baino gehiago eskainiko dira, hainbat lanbide-profilen inguruan.

 

Era berean, stand bat jartzea aurreikusten da; bertan, Lanbidek enpresei eta arduradunei ematen dizkien zerbitzuei buruzko informazio berezia emango da. Halaber, informazio zehatza nahi duten pertsona guztientzako edo, haien beharren arabera, arlo batera edo bestera bideratzeko informazio teknikorako gunea egongo da.

 

Azkenik, Merkalanek erabilera anitzeko espazioa izango du hitzaldietarako, enpresa-proiektuen erakusketetarako, esperientzien aurkezpenerako, ekintzailetzako tailerretarako, orientazio-tailerrerako eta beste hainbatetarako. Argibide gehiagorako: www.merkalan.eus

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak