Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Euskal ekonomia balore positiboetara itzuliko da 2010.urtean

2009.eko abenduak 01

Azkeneko aurreikuspenak atzera egite ekonomikoa iragartzen zuten.

Ekonomia sailburuak enplegu-datuak arinki hobetuko direla, hala ere, lanpostuak sortzeko urtea ez dela izango baieztatu du.

 

2010.urtean Euskadiko egoera ekonomikoa hobetuko da. Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailbururen arabera, azkeneko kalkuluak %0 baino gutxiagoko hazkundea adierazten bazuten ere, hurrengo urtea balore positiboetan bukatuko dira. Guzti horregatik Agirreren ustez “euskal ekonomia zikloa aldatu egin da”.

Sailburuak elkarrizketa batean baieztatu duenez, “zikloko aldirik gogorrena igaro dugu eta gutxika balore positiboetara itzuliko gara”.

Bere departamentuak dituen datuen arabera, datorren urteko erdialdera, ekonomia tasa positiboetan izango da eta 0 hazkundearekin eta arinki positiboak direnetan itxiko da.

Agirrek uste du euskal egoera ekonomikoa hiru hilabetero hobetu dela eta joera hori jarraituko duela “beti ere, une honetan dauden aurreikuspenak betetzen baldin badira (NDF edo Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazio munduko ekonomien inguruan ematen dituzten datuak) 2010.urtean gure ekonomiarentzat ditugun igurikimenak hobetuko dira”.

Ekonomia eta Ogasun departamenduko arduradunak datorren urtea lanpostuak sortzeko urtea ez dela izango, baizik eta “lanpostuen suntsipenak” emango direla, onartu du. Sailburuaren arabera, kopuru hori 15.000 pertsonakoa izango da.

Beste alde batetik, Carlos Aguirre aurreko Eusko Jaurlaritzak izan zituen ekonomia politikei buruz aritu da. Juan Jose Ibarretxe “bederatzi hilabetez atzeraldian geunden unean” exekutibotik krisia ukatzen joan zela esan du, eta, gaur egungo Eusko Jaurlaritzari utzi dioten diru-bilketa urriak “hobetzen saiatzen ari garen hutsune fiskala izatea ekarri zuen”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Sailburuak