Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak egoitza elektronikoa gaitu du dronen hegaldiak Ertzaintzari jakinarazteko

2019.eko uztailak 26

Eragiketa baino hamar egun lehenago egin behar da gutxienez

Segurtasun Sailak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren esku jarri ditu urruneko kontrolaren bidez gidatutako aireontzien (RPA) eragiketak, hiri, herri edo biztanle guneetako eraikin multzoen gainetik edo aire zabalean elkartutako pertsona taldeen gainetik ibiltzen direnean, Ertzaintzari jakinarazteko bete behar diren agiriak.

 2018ko azaroaren 22an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Segurtasuneko sailburuaren agindua, zeinaren bidez iragartzen baita nola jakinarazi behar zaizkion Ertzaintzari urruneko kontrolaren bidez gidatutako aireontzien (RPA) eragiketak, hiri, herri edo biztanle guneetako eraikin multzoen gainetik edo aire zabalean elkartutako pertsona taldeen gainetik ibiltzen direnean.

Aurretiazko jakinarazpen hori egin behar da eragiketa baino hamar egun lehenago gutxienez, eragiketa egingo den lurraldean segurtasun publikoaren gaineko eskumena duten agintariek hura debekatzeko edo mugatzeko beharra baloratu ahal izan dezaten, pertsonei edo ondasunei kalte egiteko arrisku larria sor litekeela iritziz gero.

Segurtasun Sailak orain beste urrats bat eman du, hemendik aurrera izapide hori bide elektronikoetatik egin ahal izango denez, aginduan ezartzen baita jakinarazpen hori aurrez aurre aurkeztu ahal izango dela Ertzaintzaren zentroetan eta ertzain-etxeetan, edo bestela Egoitza Elektronikoaren helbide elektronikoaren bitartez: https://www.euskadi.eus/sede-electronica.

Gaur egun Segurtasun Sailaren 77 prozedura egin daitezke Egoitza Elektronikoan;

 “Era horretara, eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea hobetzen du Segurtasun Sailak Egoitza Elektronikora sarbidea emanda, herritarrentzako informaziora eta izapideetara iristeko gune segurua baita, informazioa eta gunearen bidez balia daitezkeen zerbitzuak osoak eta egiazkoak direla eta eguneratuta daudela bermatzen duena”, adierazi du Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartziak.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @calonsonet
    2019.eko abuztuak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: Por si quieres volar un dron en Euskadi... https://t.co/cFy3VnIzZp

  • @gananzia
    2019.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    Por si quieres volar un dron en Euskadi... https://t.co/cFy3VnIzZp

  • @rgartzia
    2019.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    Segurtasun Sailak egoitza elektronikoa gaitu du dronen hegaldiak Ertzaintzari jakinarazteko https://t.co/3rB9gWumdM https://t.co/Gxv1Rr8bhM

  • @rgartzia
    2019.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    Segurtasun Sailak egoitza elektronikoa gaitu du dronen hegaldiak Ertzaintzari jakinarazteko https://t.co/3rB9gWumdM https://t.co/3rB9gWumdM

  • @rgartzia
    2019.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    Segurtasun Sailak egoitza elektronikoa gaitu du dronen hegaldiak Ertzaintzari jakinarazteko https://t.co/3rB9gWumdM https://t.co/3rB9gWumdM

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak